domingo, 13 de mayo de 2012

Zuhaitzak landatzen



Honako bideo hau aukeratu dut aste honetan argitaratzeko zeren eta, gure unitate didaktikoan jarduera bat dago non umeekin zuhaitz bat landatuko dugun.
Beraz, jarduera hau egin aurretik, zuhaitz bat nola landatzen den jakin beharra dago eta bideo honetan nahiko argi agertzen da nola egiten den.

jueves, 10 de mayo de 2012

Eskola tradizionala ez, hezkuntza bai


Atxikitu dizuedan bideo hau, sistematizatua ez dagoen hezkuntzari buruz arituko da. Egia esan, ez dut gehiegi luzatu nahi, ikusterakoan bakoitzak bere iritzi propioa eraiki dezan. Hala ere, esan beharra daukat bideoan azaltzen denarekin ados nagoela. Gizaki bakoitzak behar eta gaitasun batzuk ditu eta hezkuntza sistematizatua, haur edo nerabe zehatz batentzat eskainia dago, pertsona bakoitza desberdina dela kontuan izan gabe. Beraz, eredu horretatik kanpo geratzen bazara, hau da, sistemak ezartzen dituen gaitasunak lortzeko gai ez bazara, baztertuta gera zaitezke. 

Hau guztia dela eta, hezkuntza sistema askeak defendatu behar direla uste dut, pertsona bakoitzak beharrezkoak dituen gaitasunak garatzeko aukera izan ditzan, beti ere, besteenganako errespetuzko jarrera bat sustatuz.

martes, 8 de mayo de 2012

Ligatzeko gaitasuna (berreginda)

Oraingoan, gaitasunez arituko gara, klasean lantzen ari garela aprobetxatuz. Horretarako, gaitasuna zer den ikusiko dugu eta ligatzeko gaitasuna ikusiko dugu adibide gisa.

Gaitasuna errealitate pertsonalaren, sozialaren, naturalaren edo sinbolikoaren alderdiren baten gainean eraginkortasunez eta atseginez eragiteko ahalmena da. Gainera, gaitasun bat lortzea ez da batere erraza. Izan ere, gaitasun bat lortzeko jakintzak jasotzeko prozesua egon behar da non bakoitzaren abileziak eta trebetasunak garatu egiten diren eta, ondoren, eskuratutako jakintza hori erabiltzen jakin behar da.

Jarraian, ligatzeko gaitasunaren adibide bat ikusiko dugu bere adierazleekin, nahiz eta ligatzeko gaitasunak ugariak izan:

Ligatzeko gaitasuna: Sentimendua adierazpenen bidez, ligatzea gustuko duzun pertsona batekin harreman afektiboa lortzeko.


Adierazleak:
1. Hizkera
2. Entzuteko gaitasuna
3. Jarrera
4. Keinuak
5. Espazioa
6. Gertutasuna
7. Iniziatiba
8. Intonazioa
9. Interesa

Errubrika:


Ondo
Nahiko
Gaizki
Hizkera
Errespetuz eta gogotsu hitz egiten du  eta hitz aproposak erabiltzen ditu
Gai bakar baten inguruan bakarrik hitz egiten du
Ia ez du hitz egiten, gaitik desbideratzen da, eta gainera, hitz zatarrak erabiltzen ditu
Entzuteko gaitasuna
Denbora osoan arretatsu agertzen da
Zenbait momentutan ildoa galtzen du
Ez du entzuten, bera bakarrik hitz egiten du
Jarrera
Alaia da
Serioa, hotza,  asperdura itxura… erakusten du
Nahiko harroa da
Keinuak
Goxoak, leunak, atseginak…
Nahigabekoak
Bortitzak
Espazioa
Nahiko hurbiltzen da
Nolabaiteko distantzia mantentzen du
Oso urrun kokatzen da
Gertutasuna
Konfiantza transmititzen du eta begietara begiratzen du
Batzuetan begietara ez dio begiratzen
Ez du konfiantzarik transmititzen eta ez dio inoiz begietara begiratzen
Iniziatiba
Bera hasten da hitz egiten
Kostatzen zaio hitz egiten hastea, lotsa duelako
Ez da ausartzen bera hitz egiten hasten
Intonazioa
Tonu egokia eta atsegina erabiltzen du
Batzuetan  ez du tonu egokia erabiltzen
Tonu desegokia erabiltzen du
Interesa
Galderak egiten dizkio
Ez ditu galdera aproposegiak egiten
Beste pertsonari ez dio galderarik egiten

PROIEKTU INTERDISZIPLINARIOAK

Urte batzuk daramatzate eskoletan proiektu interdisziplinarioak erabiltzen hezkuntza baliabide gisa. Proiektu hauek, gai desberdinak jorratzen dituzte era sakonean, hala nola, ohiturak, ospakizunak, unibertsoa, animaliak …

Proiektu hauek lantzen diren bitartean, ikasleek informazioa bilatu eta ikertuko dute, geroago informazio hau jakintza bihurtuz. Lehenik eta behin jorratuko den gaia aukeratuko da, ikasleen ingurua kontuan hartuz, alegia. Behin gaia aukeratua izanda, proiektuaren lehengo faseari ekingo zaio, gaiaren inguruan ikasleek dituzten aurretiazko jakintzak aztertuko dira. Bigarren fase batean aldiz, zer ikasi eta ikertu nahi den izendatuko da, eta horren sailkapena egingo da. Hirugarren fasean, irakasleak arazo kognitiboren bat detektatzen saiatuko da, eta ikasleak hori konpontzeko informazioa biltzen du. Azkenik, laugarren fasean, ikasi diren gauzak izendatuko dira, proiektuaren ebaluazioa egiteko.

Proiektu gehienak konpetentzia bikoak dira, komunikazio eta informazioaren tratamendu konpetentziak lantzen baitira. Baina proiektu bat egokia izan dadin, beste zenbait gaitasun transbertsal landu behar ditu.Aipatutako azken hau da, hain zuzen ere, eskoletan eraman behar diren proiektu interdisziplinarioak, bost elementuetatik abiatuz:
  • Ingurunearen garrantzia:Ingurunea gizartea eta hiritartasuna aztertzea, ikuspuntu globala eta zehatza kontuan izanik.
  • Ebaluaketa: Proiektuaren ebaluaketa jarraitua eta era dinamikoan izan behar da, irakasleak eta haurrek aurrerapenak ikus ditzaten. Beharrezkoa da ikasten-ikasteko gaitasunari zentzua emateko.
  • Demokrazia: Beste balore batzuk bezala, ezin da era kontzeptualean bakarrik ikasi. Ikasgelan haurren parte hartzea sustatuz lantzea beharrezkoa izango da.
  • Parte-hartzea: Erabateko parte-hartzea ezinbestekoa izango da, hau da, familiek, eskola komunitateak eta ingurune hurbilak parte hartuko du. Gainera, garrantzitsua da esate bide desberdinak bilatu behar direla parte-hartzea kanpotik ikasgelaren barrualdera sustatu ahal izateko.
  • Arazo egoeraren pedagogia: Irakasleen orientazio eta laguntzaren bidez hainbat arazo egoera landu beharko dituzte, konponbidea edo irtenbidea aurkituz.

domingo, 6 de mayo de 2012

Dilistak landatzen

Gaitasunak:
- Elikagaien munduan murgiltzeko gaitasuna

Helburuak:
- Naturarekin kontaktuan jartzea
- Elikagaien jatorria ezagutzea
- Elikagaia osasuntsua ezagutzea
- Elikagaien inguruko jatorriaz interesa sustatzea

Edukiak:
- Elikagaien jatorria ezagutu
- Landatze metodoa ezagutu

Nori zuzenduta: 4 urteko umeentzat

Taldekatze mota: Banaka

Espazioa: Ikasgela

Denboralizazioa: 10 minutu landatzeko eta, gero, beharrezkoa den denbora hazia haz dezan

Materialak: 
- Yogurt potea
- Kotoia
- Ura
- Dilistak

Garapenaren pausuak:
- Lehengo pausua: dilistak potean sartu
- Bigarren pausua: dilista kotoiarekin estali
- Hirugarren pausua: ureztatu egunero
- Laugarren pausua: eguzkitan utzi, haz dezan

Garapenaren aldagaiak:
Dilistak izan beharrean indabak izatea, adibidez.

Adierazleak:
- Konturatu da elikagai batzuk hazi batetik datorrela
- Landatzearen pausuak barneratu dituela
- Errespetuzko jarrera duen besteek egindakoarekin

Ebaluazioa:
Txosten txiki bat egingo da, non dilista bat edo indaba bat margoztuko den hazia zer den argi uzteko; ondoren, argazki batzuk egingo dira jarduera egiten duten bitartean eta haien argazkiak itsatsiko dituzte; eta, azkenik, egindakoaren eta landarea egiten duen prozesua marraztu.

Unitate didaktikoak

Oraingo honetan unitate didaktikoaren inguruan aritzea aproposa ikusi dut, klaserako ere horrelako bat egin behar baitugu. Hori kontuan izanik, dokumentu hau hemen ipintzea egokia ikusi dut edonork eskura izan dezan laguntza gisa. Honetan unitate didaktikoak nola egin behar diren azaldu ez ezik, amaieran unitate didaktiko baten adibide bat ere topatu dezakezue.

Hasteko, argi eta gabi izan behar dugu unitate didaktikoa denbora tarte batean ikaste-irakaste prozesuan parte hartzen duten elementu guztien erlazioa dela, hots, irakaskuntza eta ikaskuntzaren gai multzo bat antolatzen du eta bertan, zer, nola eta noiz irakatsi baita noiz ebaluatu ere adierazten da. Hortaz, unitate didaktiko bat nahiko osoa dela esan daiteke, non unitate didaktikoaren deskribapena, helburuak, edukiak, metodologia (jarduerak, materialak, espazioa…) eta ebaluazioa agertu behar diren. Jarraian atal hauen inguruko informazioa jaso dut:

1. Unitate didaktikoaren deskribapena: Unitate didaktikoan jorratuko den gaia zein den agertu behar da eta gai hori hautatzeko justifikazioa.

2. Unitate didaktikoa osatzen duten elementuak
2.1.Helburuak: Unitatearen bitartez lortu nahi denari egiten dio erreferentzia (zertarako). Helburuen aspektu gakoa gaitasun terminoetan adierazita dagoela da, hau da, uste da eskolak gehiago lagundu behar duela gaitasun orokorrak garatzen; geroago jokabide konkretuetan agerian jarriko direnak eta norbanakoaren arabera alda daitezkeenak.

2.2.Edukiak: Ikaskuntzaren objektua izango diren edukiak agertu behar dira, unitate didaktikoan zer landuko den, hain zuzen ere. Hiru eduki motak hartu behar dira kontuan, kontzeptualak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak, alegia. Gainera, aipatu beharra dago edukien artean oreka bat mantendu behar dela.

2.3.Metodologia (jarduerak, estrategiak…): Unitate didaktikoan ematen den gaia ahalik eta hobekien lantzeko egin behar diren jarduerak, eta horiek aurrera eramateko beharrezkoak diren materialak eta baliabideak ere identifikatu behar dira. Bestalde, jarduera bakoitzean emango den denbora eta taldekatze desberdinak finkatu. Horretarako, curriculumean ageri den metodologia irizpideetan arreta jarri behar da.

2.4.Ebaluazioa: Ebaluazioaren helburua informazioa jasotzea da eta ikasleak nola ibili diren ikusteko aukera ematen du. Gainera, ebaluazioaren bidez jakin ahal izango dugu erabilitako estrategiak onak izan diren ikasleentzat eta, beharbada, irakaslea konturatuko da ikaskuntza prozesua birmoldatu behar duela, ikasleen emaitzen arabera.

Azkenengo lerro hauek unitate didaktiko bat egiteko jarraitu behar diren urratsei buruz hitz egiteko erabiliko ditut.Urrats horiek honakoak dira:

-Oinarrizko gaitasunak determinatu

-Unitate didaktikoan garatuko diren baloreak eta jarrerak determinatu

-Espero diren ikaskuntzak formulatu

-Formulatu diren ikaskuntzak garatzeko egokiak diren jarduerak/estrategiak aukeratu

-Aukeratutako jarduera/estrategia horiek zenbateko iraupena izango duten erabaki

-Ebaluazio adierazleak formulatu

-Instrumentuak aukeratu formulatutako adierazleekin bat datozenak

domingo, 29 de abril de 2012

Unitate didaktikoa.

Dokumentu hau aukeratu dut unitate didaktikoari buruz hitz egiteko. Nire kasuan adibidez, ez nekien zer zen unitate didaktikoa baina, orain egin beharreko lana dela eta, horri buruz informazioa aurkitzea eta bertan argitaratzea erabaki dut nire kasuan dauden beste pertsona batzuk ere pixka bat jakin dezaten nondik nora doan unitate didaktikoa delako hori.
Unitate didaktikoak, irakaskuntza programazio unitateak dira denbora zehatz batean egitekoak. Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzen diren irakaskuntza programazioak dira eta denbora zehatz batean egingo dena planifikatzeko balio du. Gaiak anitzak izan daitezke, landu nahi denaren araberakoa.
Dokumentu honetan, urteko programazio didaktiko bat egiteko iradokizunak daude, hau da, zer sartu programazioan eta nola egin daitekeen. Gainera, adibide bat dago eta agian, horri erreperatuz, zure unitate didaktikoa errazago egin dezakezu. Beraz, argitaratutako dokumentu hau baliagarria izan daiteke unitate didaktiko bat egiten ez dakien norbaitek erreferantzi bat izan dezan.

TXIKI, TXIKI, TXIKIA



IZENBURUA: Txiki, txiki, txikia abestia


ADINA: 2-3 urte

IRAUPENA: 30 minutuko hiru saio.

HELBURUAK :
1 .- NORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA PERTSONALA 
   1.1.- Aurpegiaren atalak seinalatzea.
   1.2.- Esku eta ikusmen arteko koordinazioa hobetzea.
   1.3. Gorputz atalak ukitzea eta adieraztea.
   1.4. Hezitzaileak seinalatzen duena imitatzea.
   1.5. Abestiak ikastea. 

2.- HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
   2.1.- Kanta eta dantza egitea
   2.2.- Kantetan eta dantzetan parte-hartzea. 

EDUKIAK:
Kontzeptuzkoak:
 1. Aurpegiaren atalak.
Prozedurazkoak:
  1. Esku eta ikusmen arteko koordinazioaren hobekuntza.
  2. Gorputz atalak ukitu eta adierazi.
  3. Hezitzaileak seinalatutakoaren imitazioa.
  4. Abestiak ikasi.
  5. Kanta eta dantza egin.
Jarrerazkoak:
  1. Kantetan eta dantzetan parte-hartu.

GARAPENA:
Aldez aurretiko prestakuntza:
Hezitzaileak, jarduera hau egiteko hainbat prestakuntza egin beharko ditu, jarduerari hasiera eman aurretik. Lehenengo eta hirugarren saiorako, txiki, txiki, txikia abestia lortu eta umeei egokitutako dantza bat prestastu beharko du, haiek barneratzeko modukoa. Bigarren saioa egiteko aldiz, andereñok fitxa bat prestatu beharko du, abestiak aipatzen dituen gorputzeko atalak txuri- beltzean azalduz, gero haiek margotu ditzaten. 


Jardueraren garapena: 

  • 1 saioa, 30 minutu 
Umeak gelan daudela, abesti berri bat ikasiko dutela azalduko zaie, eta horrekin batera landuko diren gorputzeko atalak. Umeak korroa batean jarriko dira zutik, eta jarraian musika jarriko zaie, haurrek abestia entzun eta andereñok egiten dituen keinuak ikusiko dituzte. Abestia bukatzen denean hezitzaileak abestian agertzen diren gorputzeko atalak; begiak, belarriak, sudurra, ahoa, burua, eskuak eta oinak aipatu eta seinalatuko dizkie banan- banan . Gero umeei denek batera egiteko esango zaie. Ondoren, banaka galdetuko zaie, gorputzeko atalen bat. Adibidez: Ane, non duzu sudurra?
Horrela guztiei galdetu arte. Bukatzeko abestia berriro ipiniko zaie, dantzatu eta abeteko. 
  • 2 saioa 30 minutu 
Ume guztiak mahaietan jesarrita daudenean, andereñok, txik-txikia abestian agertzen diren gorputz atalak margotuko dituztela azalduko die. Horretarako, abestia ipiniko zaie birgogoratu dezaten, abestia entzuten duten bitartean andereñok gorputz atalak aipatuko ditu berriro, begiak,belarriak... Jarraian abestia entzun eta gero, hezitzaileak prestatutako fitxa banatuko zaie. 
  • 3 saioa 30 minutu
Umeak psikogelan batuko ditugu, borobil batean. Aurreko saiotik, aste oso bat pasa denez, abestia birgogoratzeko berriro jarriko zaie, irakatsitako dantza egin dezaten. Gero, bikoteka jartzeko eskatuko zaie, orduan abestian aipatzen diren gorputz- atalak bere kideari seinalatu beharko dizkiote. Bukatzeko denak batera, hezitzailearekin abestuko dute abestia. 


ALDAERAK: 

Hirugarren saioa burutzeko, psikomotrizitate gelan egin beharrean, eguraldiak laguntzen badu noski, patiora atera daitezke. Horrela umeak eguneroko errutinetatik aterako dira, jarduera bat burutzerakoan.


ESPAZIOAREN ANTOLAMENDUA:

Saio guztiak ikasgelako txoko ezberdinetan burutuko dira, hirugarrena izan ezik, hau psiko gelan garatuko baita. Lehenengo saioa, ikasgelako espazio huts batean garatuko da, leku gehiegi ez balego aurretik egokituko litzateke, bertan umeak eta hezitzailea sartzeko. Bigarren saioa, hezkuntza gidatu gunean igaroko da, haur bakoitza bere tokian eserita, eta mahaietan izango dute ekintza egiteko materiala guztia. 

MATERIALAK :
  • Musika aparatua 
  • Txiki txiki txikia abestia 
  • Gorputz atalen fitxa 
  • Margoak 
EBALUAZIOA:
     1. Aurpegiako atalak seinalatzeko gai da?
     2. Gorputz atalak ukiu eta adierazten ditu?.
     3. Hezitzaileak seinalatzen duena imitatzeko gai da?
     4. Abestia ikasi du?
     5. Kantatzen du?
     6. Dantzatzen du?

    


domingo, 22 de abril de 2012

Ezagutzaren eraikuntza konstruktibismoaren bitartez



Gaur konstruktibismoari buruz sarreratxo bat egitea egokia iruditu zait, klasean gai honen inguruan lanean gabiltzalako eta, gainera, hurrengo egunean aurkezpenei ere aurre egin beharko diegulako. Beraz, zenbait bideoen artean hau aukeratu dut azaltzen dituelako laburki zenbait metodo konstruktibista, beharrezkoak direnak metodo hau ulertzeko.

Alde batetik, Vigotskyren eredu soziokulturalaz hitz egiten du. Hor azaltzen da, zelan ume baten ezagutzak bere testuinguruaren arabera eraikiko den, hau da, testuinguru horretako kulturak eta egoera sozialak arautuko du umearen jakintzak. horrez gain, Vigotskyrentzat hizkuntzak ere garrantzia handia du.

Bestetik, Piageten teoria kognitibo-genetikoa azaltzen da jatorri organikoa, biologikoa eta genetikoa duena. Teoria honen arabera, gizaki bakoitzak erritmo desberdinetan garatzen gara. Bere ustez, ezagutzak estruktura kognitibetan aldaketak ematen direnean lortzen dira.

Beltalde, Ausubel ikaskuntza esanguratsuaren teoria baltzatu zuen. Teoria hau, gizakion ikaste prozesuetan oinarritzen da eta ikaste prozesu hori berezkoa da, hau da, norbanakoak jadanik duen aurre-egitura kognitibora informazio berria asimilatzean eta hauek ulertzean datza.

Azkenik, Novak agertzen da Ausubelen teoriari jarraituz, mapa kontzeptualak beharrezkoak direla esanez. Horrela jakingo dugo ezagutza kognitiboak ondo finkatutak dauden ala ez.

Pentsamendu kritikoa eta problemen ebazpena


Haurrak gauzak ikasteko nahiarekin jaiotzen dira eta problemak gainditzeko gaitasun handiarekin. Denok ikusi dugu noizbait haur txiki bati jostailu bat hartzen saiatzen, ahal diren estrategia desberdinez baliatuz, nahi dutena lortu arte. Horrez gain, gurasoak ere esperimentatzen dute haurren maniobrak helduen arreta erakartzeko.

Jakingura edo problema ebazteko sormena hau heldu baten nahitaezkoa ez den esku-hartze batez mozten baldin bada, haurrak ez du esperimentatuko eta bere eginkizun nagusia helduaren onarpena lortzea izango da.

Haur bat berriro estimulatzeko, irtenbide edo erantzun ugari sortu behar dira eta haurrak berak bizi den munduaren “zergatiak” bere buruari galdetu beharko dizkio. Irakasleak ere haurrak pentsamendu horretara bideratzera eraman dezake. Izan ere, irakaslea da haurraren pentsamendu kritikoaz ohartu daitekeena haien erantzunak baloratzean, eta irtenbide edo erantzun eginak eskaintzen saihesten saiatu behar dena, hau da, haurrak motibatu behar ditu haien ideiak adieraztean aske senti daitezen.

Umeei problemak ebazteko zenbait urrats jarraitzea komeni zaie. Hurrengo lerroetan, beraz, urrats horietaz arituko naiz.

1.urratsa: Haurrari problema identifikatzen lagundu

2.urratsa: Umea animatu irtenbide edo konponbide desberdinak bila ditzan

3.urratsa: Egin ezazu umeari irtenbide posible bat aukeratzen

4.urratsa:Utzi iezaiozu arriskurik gabeko irtenbideak saiatzen

5.urratsa: Haurren emaitzak ebaluatu. Horretarako, haurrari erakutsi behar zaio ea problema modu egokian ebatzi duen ala ez. Horrela ez bada, prozesua berriro errepikatu beharko da erantzun zuzena topatu arte.

Problemen ebazpena estimulatzeko, irakasleak haurra bere soluzio propioak ematen utzi behar du eta hori lortzeko, irakasteko uneak aprobetxatu behar ditu.



Pentsamendu kritikoaren eremuaren helburua haurrek izenak, pentsamendua, analisia eta ebaluazioa baino harantzago joatea da. Umeentzat beharrezkoa da munduaren gauzen zergatiak ulertzea, ondorioak ateratzeko gaitasuna izan behar dute eta baita haien esperientzian eta behaketetan oinarritutako emaitzak aurresatea ere. Pentsamendu hau baimentzen duten irakasleen laguntzari esker, haurrak problema zailen aurrean arrakastatsu ateratzen gai izango dira.

Azkenik, atal honi amaiera emateko, pentsamendua kritikoa erabiltzeko jarduera bat proposatzen dut:

- Ikasgelaren apalategi altu edo armairu baten gainean liburu bat jarri haurrek hartzeko.

- Galdetu umeei liburua arriskurik gabe hartzeko modu desberdinak.

- Irtenbide bat aukeratu eta proba ezazu.

- Emaitzak ebaluatu.

- Lehen azaldutako urratsak jarraitu problema ebazteko. 

viernes, 6 de abril de 2012

HIZKUNTZA MUSIKALA LANTZEN

     Web orrialde honen bitartez, Haur Hezkuntzako umeek hizkuntza musikala era sinple batean landu ahal izango dute, hau da, harizko, perkusiozko eta haizezko instrumentuak desberdintzen hasteko aukera. Jarduera honek, curriculumeko hirugarren esperientzia eremuan (Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena) azaltzen den helburuetariko bat hartzen du bere gain:

   Gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia-hiz­kuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakus­tea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, beha­rrak eta inguruko elementuak adierazteko, bai eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere.

     Helburu honetaz gain, beste batzuk ere egon daitezke, teknologia berriekin lehenengo kontatu bat izatearena, adibidez. Gainera, Jarduera hau haurrentzat motibagarria izan daiteke, batetik, aipatutako teknologia berriekin arituko direlako, eta sarritan gustuko dituztelako. Bestetik, instrumentu bakoitza sakatzean soinua aterako duelako horrek haurrek arreta ez galtzea ekarriko du, eta azkenik, ondo egiten duzun bakoitzean jarraitzera animatuko zaitu, beraz haurrek saiakuntzak egingo dituzte etengabe.


jueves, 5 de abril de 2012

Educación imaginativa

Web honetan agertzen den dokumentua aukeratu dut haurren imajinaziori buruz hitz egiteko.
Hezkuntza imajinazioan, emozioak, imajinazioa eta adimena elkartu egiten dira haurren ikaskuntza prozesuan. Imajinazioa lantzen denean, haurraren errendimendua hobea izango da ikasterako orduan, hau da, azterketak egiterakoan, etxeko lanak egiterakoan....
Azken finean, imajinazioa, ahal den heinean pentsatzeko trebetasuna da, ez da soilik egia denari buruz pentsatu behar. Nahi duzuna asmatzeko iturri on bat da. Imajinazioa bizitza osoan zehar garatzen den kontzeptu bat da eta horri esker, denbora pasa ahala pertsona garatu egiten da.
Amaiera bezala, esan beharra dago, imajinazioa ezaguerarekin, psikologiarekin eta emozioekin erlazionatuta dagoela. Psikologiaren ikuspuntua  oso garrantzitsua da, zeren eta, pertsona bakoitza desberdina da eta gauza desberdinak imajinatzen dute, beraz, psikologiari esker, agian, pertsona imajinatu duenarekin, horrekin zer esan nahi izan duen aztertzeko aukera eskaintzen du.

domingo, 1 de abril de 2012

Abestuz ere ikas daiteke

Txikitatik abestiak kontzeptuak ikasteko erarik errazena izan dira eta, horregatik, haur hezkuntzan irakasleak edozein gai lantzerakoan klasean abestiz baliatu dira. Jakina denez, musika-hizkuntzak pertzepzioari, erritmoari, kantuari, soinudun objektuak eta instrumentuak erabiltzeari, gorputz-mugimenduari eta sorkuntzari loturiko gaitasunak garatzeko aukera ematen du. Hau guztia lor daiteke umeek arretaz entzuten, aztertzen, manipulatzen eta soinuarekin eta musikarekin jolasten baldin badute. Gainera, lehen esan dudanez, haur hezkuntzan abesti asko eta asko erabiltzen dira. Hauek hainbat motatakoak izan daitezke:

  • Haur-hizkera 
  • Sehaska-kantak 
  • Hitzezko kantak 
  • Mimo-kantak 
  • Erritmo-kantak 
  • Mugimendu-kantak 
  • Helburu musikalekoak 
  • Beste ikasgai batzuk lantzeko kantak 
  • … 

Beraz, aurreko guzti horretan oinarrituta, gaur abesti baten inguruan aritzea erabaki dut. Abesti honek “Head, shoulders, knees and toes” izena dauka eta beste ikasgai bat lantzeko erabiliko da. Kasu honetan, natur-zientzietako giza-gorputzaren atal batzuk lantzeko eta, aldi berean, bigarren edo hirugarren hizkuntza bat (euskaldunei gertatzen zaigun moduan) ikasten hasteko. Esan beharra dago, mimo kanta ere dela, umeek zenbait elementu (burua, sorbalda, belaunak, oinak…) entzuterakoan ukitu beharko dituztelako.






HELBURUAK:
  • Atzerriko hizkuntza bat erabiltzen hastea. 
  • Musika-hizkuntzarekin saiakuntzak egitea, eta haiekiko interesa erakustea. 
  • Giza irudiaren elementuak ikasten hastea. 
EDUKIAK:
  • Gorputz adierazpena musika jarraituz 
  • Musika entzumen pertzepzioaren prozesu izan, hau da, entzun-aditu-urte-baloratu 
  • Ingelera ikasten hasi 
  • Giza irudiaren elementu fisiko batzuk ikasi (burua, sorbalda, belaunak, oinak, begiak, belarriak, ahoa eta sudurra) 
NORI ZUZENDUA: 4 eta 5 urteko umeentzako

TALDEKATZEA: Talde handia

ESPAZIOA: Ikasgela, psikomotrizitate gela, musika edo ingelesa gela

MATERIALA: (Irakaslea bideorik gabe egiten ez bada ausartzen)
  • Telebista edo ordenagailua 
  • Internet edo cd-a 

KANTAREN GARAPENA:
Umeak erdi korro baten jarrita, telebista bati begira bideoa ikusi ahal izateko edo ingeleseko irakasleari begira jarriko dira. Horrela, imitazioz umeak “head”, adibidez, esandakoan haiek ere kantatu eta haien burua ukituko dute bideoan edo irakasleak egingo duen moduan.

GARAPENEAN ALDA DAITEZKEEN ELEMENTUAK:
  • Hizkuntza ingelesa izan beharrean, euskara edo gaztelera izan daiteke. 
  • Binaka jarrita bata besteari ukituko dio bideoak esaten dituen elementuak. 
  • Kanta arinago edo astiroago egin daiteke. 

DENBORALIZAZIOA: 3 edo 5 minutu

LANDUKO DIREN GAITASUNAK:
  • Musikaren barne-elementuen trebetasun erritmikoen gaitasuna 
  • Komunikatzeko gaitasuna 
  • Pertsona-arteko gaitasuna 

ADIERAZLEAK:
  • Musikaren erritmora esaten den elementua ukitzen du 
  • Erritmoaren arintasuna nabaritzen du 
  • Saiatzen da errepikatzen beste hizkuntzan esandako elementuak 
  • Interesa jartzen du elementuak ikasteko 
  • Klase kideekin batera jartzen da ariketa egiteko 
  • Binaka jartzerakoan, besteekin egiteko oztoporik dauka 
  • Klase kideekin hitz egiten du taldeak sortzeko

ARIKETA EBALUATZEKO IRIZPIDEA:
Ariketa bukatzerakoan, ume bakoitzari fitxa bat emango zaio gorputz irudiarekin, landutako elementuak margoz ditzan, eta aldamenean landutako gorputz zatien izenak jarriko dira eta haiek kopiatu beharko dituzte.

viernes, 30 de marzo de 2012

Jolasen bidez ikasi



Jolasa umearen berezko jarduera da, jarduera naturala, eta beharrezkoa harentzat; ezinbestekoa da hazkunde fisikoa, intelektuala, soziala eta afektiboa lortzeko. Jolasaren bidez, umeak ongi pasatu, gozatu eta nortasuna sendotu ez ezik, autonomia ere lortzen du.

Ume baten heziketan jolasek paper garrantzitsua dute, atal desberdinak garatzen baititu. Gainera, aipatu beharra dago haur hezkuntzan irakasten den gehiena, guztia ez esateagatik, jolasen bidez bideratzen dela. Edozein adinetan, jolasa garrantzia handiko jarduera bat da garapen egoki baterako; curriculumaren autonomia eta ezagueraren esperientzia eremuak ere hori dio:


“Etapa honetako haurren garapenaren dimentsio guztiak jolasarekin loturik daude. Haurrek ekintza, objektuak erabiltzea eta ingurukoekin harremanak izatea behar dute, eta hori jolastuz egiten dute. Jolasaren bitartez, haurrak bere ulertzeko moduak antolatzen ditu, bere gaitasunak probatzen ditu, bere esperientzia berregin eta ulergarriago egiten du, bere emozioak menderatzen saiatzen da eta bere burua ezagutzeko bidean aurrera egiten du”.

Bestalde, jolasen bitartez, haurrek eduki anitz lantzeko aukera dute era azkarrago eta dinamiko batean. Adibidez, zenbait jolas edo jardueren bitartez matematikazko, hizkuntzak, zientziaren edo arte plastikoen gaitasunak lantzen dira, besteak beste. Jarraian, hain zuzen ere, koloreak lantzeko baliagarria den jolas bat proposatzen dut:


Jolas mota: Sentsoriala

Jolasaren izenburua: “Azenarioa” - “Koloreak” 



Helburuak:

  • Gaitasun sentsoriala garatzea
  • Emozioak eta sentimenduak adieraztea
  • Koloreak lantzea
  • Gauzak aztertzea eta analizatzea

Edukiak:
  • Kontzeptualak: Koloreak
  • Prozedurazkoak: Erreakzio azkarra estimulu baten aurrean
  • Jarrerazkoak: Jolasa dibertitzeko bide gisa onartu

Denboralizazioa: Koloreak ikasten hasten direnean, 10 minutuko iraupena

Taldekatzea: Talde handian

Zailtasuna: Baxua

Intentsitatea: Ertaina

Espazioa: Edozein leku zabala, kolore desberdineko elementuekin apaindua

Materiala: Ez da behar.

Jolasaren deskribapena: Haur guztiek, bat izan ezik, korru batean egongo dira zutik. Korruaren barruan ez dagoen haurra zirkuluaren erdian egongo da. Korruaren erdian dagoena, eserita egon behar da eta berak nahi duenean honakoa esango du: “Azenarioa, azenarioa (kolore baten izena) koloretakoa”. Gainerako guztiek korrika egiten abiatu behar dira korruaren erdiko umeak esandako koloreko elementu bat ukitzera. Bitartean, korruaren barneko umea besteak harrapatzen saiatuko da. Ukitua izaten den lehenengoa, jolasaren hurrengo txandan, korru barruan eseri beharko dena izango da baita besteek zein kolore ukitu behar duten erabakiko duena ere.



Aldaerak:
  • Korruaren barnean dagoena eta gainerakoek zein kolore ukitu behar duten erabakitzen duenak, kolore bakar bat esan beharrean, bi kolore izendatzea.
  • Kolore baten izena esan beharrean, gelako elementuen beste ezaugarriren bat esatea: izenak, forma, tamaina…

Ebaluazioa: Behin jolasa bukatu denean, haurrek fitxa bat bete behar dute kolore desberdinen izenak aipatuz. Ondoren, bakoitzaren fitxa gelako horma-irudian eskegiko da.





LANTZEN DIREN GAITASUNAK:
  • Gizarteratzeko gaitasuna
  •  Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna
  • Arte plastikoen gaitasuna (koloreak identifikatzean)

ADIERAZLEAK:

Jolasaren arrakasta edo porrota maila neurtzeko kontuan izan beharreko adierazleak honakoak dira:
    • Kolorea esan behar duenaren txanda errespetatzen da
    • Haurrek haien artean laguntzen dira
    • Edozein koloretako elementua ukitu baino lehen, kolorea ondo pentsatzen dute
    • Haurren arreta mantentzea lortzen da
    • Haurrek pozik daude eta gogotsu agertzen dira 

    Jolasen garrantzia aztertu eta jolas baten proposamena prestatu eta gero, ondorio batera iritsi naiz: Jolasa kanpoko mundua arakatzeko eta ezagutzeko bidea da, baita sentimenduak, ideiak, nahiak, beldurrak, adimena eta irudimenaren garapena azalarazteko baliabidea ere. Horregatik, jolasa haurraren egunerokotasuneko garapenerako ezinbesteko tresna da. Haurrek eskura izan behar duen baliabide esanguratsua da, eta modu askean erabiltzeko eskubidea izan behar dute.

    miércoles, 28 de marzo de 2012

    Ligatzeko gaitasuna

    Oraingoan, gaitasunez arituko gara, klasean lantzen ari garela aprobetxatuz. Horretarako, gaitasuna zer den ikusiko dugu eta ligatzeko gaitasuna ikusiko dugu adibide gisa.

    Gaitasuna errealitate pertsonalaren, sozialaren, naturalaren edo sinbolikoaren alderdiren baten gainean eraginkortasunez eta atseginez eragiteko ahalmena da. Gainera, gaitasun bat lortzea ez da batere erraza. Izan ere, gaitasun bat lortzeko jakintzak jasotzeko prozesua egon behar da non bakoitzaren abileziak eta trebetasunak garatu egiten diren eta ondoren, eskuratutako jakintza hori erabiltzen jakin behar da.

    Jarraian, ligatzeko gaitasunaren adibide bat ikusiko dugu bere adierazleekin, nahiz eta ligatzeko gaitasunak ugariak izan:


    Ligatzeko gaitasuna: Lotsarik gabe eta iniziatibaz, umilki eta jarrera positiboz pertsona berri bat ezagutzeko asmoa.


    Adierazleak:
    - Asko hitz egiten du
    - Besteengana hurbiltzeko erraztasuna dauka
    - Bera hitz egiten hasten da
          ·Gogotsu hitz egiten du
          · Errespetuz hitz egiten du
    - Begietara begiratzen dio
    - Gertutasuna erakusten du
    - Harroputza da
    - Hizkuntza edo hitz aproposak erabiltzen ditu
    - Intonazio eta tonu egokia erabiltzen du
    - Alaia da
    - Interesa pizten du aurrean duen pertsona ezagutzeko:
        · Galderak egiten ditu
        · Ez da gaitik desbideratzen


    Hortaz, azaldutako adierazle guztiak betez gero, aurrean duzun pertsona berarengan interesa daukazula ohartuko da. Hala ere, adierazle guztiak betetzea ez du esan nahi ligatuko duzunik, aurrean daukazun pertsona horrek ere zuk sentitzen duzuna sentitu behar du.

    domingo, 25 de marzo de 2012

    BALORE HEZKUNTZA



    Urteak aurrera joan arren eta hezkuntza sistemak aldaketa sakonak jaso arren, gaur egun haurrek, oraindik ere, orduak eta orduak ematen dituzte eskolan irakasgai ezberdinak aulki baten gainean eserita ikasten. Irakasgai horien garrantzia ukaezina da, baina askotan, baloreen hezkuntza aurrekoak bezain garrantzisua dela ahazten zaigu. 

    Bideo honek, balore hezkuntza horren garrantzia azpimarratzen digu era argian. Italiako aita eta seme baten istorioa kontatuz, errespetua, elkarbizitza, laguntasuna... eta beste balore batzuk ez izatearen ondorio latz bat erakusten digu. Adibide soila izan arren, ezin dugu ahahaztu maiala baxuago batean bada ere, ondorio asko ekarri ahal dizkigula eguneroko bizitzan, besteak beste zoriontzu ez izatea.


    E- learning

    Dokumentu hau aukeratu dut nahiko interesgarria iruditu zaidalako gaur egungo hezkuntzari buruz hitz egiteko. Egia da eskola bakoitzak irakasteko era bat izan dezakeela baina azken finean, guztiek helburu berdina dute: ikasleak gai batzuei buruz zer edo zer jakitea.
    Alde batetik, artilukuan aipatzen den moduan, filosofia, matematika edo beste hainbat ikasgai, akademikoentzat garrantzitsuak dira eta azkenean hori sartzen digute  burura. Ikasgai horiek ikastera behartzen gaituzte, baina, zergatik derrigortzen gaituzte ikasgai horiek ikasten ez baditugu gustuko? Gustuko ez dugun zerbait egitera behartzen gaituzte eta azkenean, kasu honetan askotan, ikasgai hori gorrotatzea baino ez dute lortzen.
    Bestetik, ordenagailuei buruz hitz egiten du, eta berarekin ados egon naiteke, zeren eta, eskolan gaur egun gero eta gehiago ordenagailuak erabiltzen dute, baina azkenean, liburuak izango balira bezala erabiltzen dute, hau da, liburuekin zeukaten antzeko sistema erabiltzen dute. Ordenagailuekin edo liburuekin klaseak egitea gauza bera da, agian, ordenagailuekin ikasleak teknologia mundura gehiago sartzen dira, baina ikasgaiei dagokienez, antzekoa egiten dute.
    Bukatzeko, Schank-ek dokumentuan aipatzen du eskolak desagertu behar direla, eta horrekin adibidez, ez nago berarekin ados. Egia da, eskolak, ikasleak akademikoki baino ez dituela prestatzen eta bizitzan gerta daitezkeen egoera desberdinak aurrera eramateko ikaskuntzak ez daudela,hala nola, gurasoa izateko ikaskuntza, baina nahiz eta bizitzako egoerak aurrera eramateko ikaskuntzak ez egon, nire ustez, eskolak nahitaezkoak dira. 

    domingo, 18 de marzo de 2012

    Igelaren eskulana



    Aukeratu dudan eskulana haurrekin egiteko igel bat da. Bideoan ikus daitekeenez, erabiltzen diren tutuak birziklatuak dira, hau da, komuneko edo sukaldeko tutuak erabiltzen dira. Hortaz, eskulan honen helburua psikomotrizitate fina lantzeaz gain, birziklatzeaz kontzientziatzea ere da. Beraz, ariketa hau ingurugiroari lotutako gaia lantzean egingo nuke, alde batetik, birziklatzearen kontzeptua barneratzeko modu bat delako eta, bestetik, animalia baten irudia egingo delako.

    Bideoan bertan esaten duten moduan, erabiliko diren materialak tutua, kolorezko paperak, errotulki beltza, kola eta artaziak. Lehen esan dudan moduan, tutua umeek etxetik ekartzea eskatuko zaie eta kolorezko paperak begiak egiteko beste momentu batetan erabilitako paper zatietatik hartutakoak izan daitezke. Bestetik, haur hezkuntzako umeekin egokiagoa litzateke barrazko kola erabiltzea likidotua baino.

    Prozesuari dagokionez, haurrek bakarrik pasu guztiak egin dezaten, kolorezko paper guztien ereduak egitea egokia litzateke. Horregatik, eskulana egiten hasi baino lehen irakaslearen eginkizuna erabiliko diren ereduak egitea izango litzateke. Esan beharra dago, ume bakoitzak apain dezakeela nahi duen moduan eta, horrela, haien sorkuntza edo imajinazioa sustatuko dute.

    Eskulan hau 5 urteko haurrekin egitea komenigarria litzateke, arteziekin mozteko psikomotrizitate fina hobeago egingo dutelako. Hala ere, saila dezaket lau urtekoekin egitera.

    viernes, 16 de marzo de 2012

    Garapen Psikomotorra

    Haur baten garapenean ezinbestekoak dira familia eta eskola, eta hauek era egokian garatzeko, besteekin harremanak sortzea. Horretarako, trebetasun sozialen eta mugimenduaren bitartez ere landuko dira. 

    Curriculumean oinarrituz, norberaren ezagutza eta autonomia pertsonalaren esperentzia eremuaren barnean kokaturik, harremanek lagunduko dute haurrari bere garapen kognitiboa eta mugimendu gaitasunak garatzen. Horrela, haurrek haien aukerak eta mugak ezagutuko dituzte. Horrez gain, atal honek honakoa aipatzen du: 

    “Etapa honetako haurren garapenaren dimentsio guztiak jolasarekin loturik daude haurrek ekintza, objektuak erabiltzea eta ingurukoekin harremanak izatea behar dute, eta hori jolastuz egiten dute. Jolasaren bitartez, haurrak bere ulertzeko moduak antolatzen ditu, bere gaitasunak probatzen ditu, bere esperientziak berregin eta ulergarriago egiten du, bere emozioak menderatzen saiatzen da eta bere burua ezagutzeko bidean aurrera egiten du.” 

    Harian harira, garapen psikomotorraren definizioa ematea beharrezkoa ikusten dugu. Horretarako, Garapen Psikomotorra Haur Hezkuntzan Mª Teresa Vizcarra Morales-en liburuko Durivage-n hitzetan oinarritu gara: mugimendua eta pertzepzio sentsomotorra biltzen duen zientzia da. 

    Arlo hau lantzeko honako dokumentua interesgarria iruditu zaigu. Bertan, garapen psikomotorraren helburuak, asaldurak, erreflexuak, patroi motoreak eta abileziak azaltzen dira. 

    Beraz, psikomotrizitatearen bitartez, umeek sentimenduak eta emozioak ulertu, adierazi eta errespetatu, ongizate sentsoriala, toniko eta afektiboa landu, eta objetuak bere balioa galdu eta beste zentzu bat hartuko dituzte.

    lunes, 12 de marzo de 2012

    Curriculumaren definizioa

    Curriculuma edukien programa egituratua eta hezkuntza esperientzia guztiak biltzen dituen testu malgua da, hainbat helburu lortzeko asmoz. Hau aplikatzeko arduradun nagusiak irakasleak dira. Horrez gain, hiru zehaztapen maila daudela aipatu beharra dago: lehenengoa, Oinarrizko Curriculum Diseñua (OCD) administrazioak kudeaturik; eta bigarrena eta hirugarrena, aldiz, ikastetxeak kudeatuta, Ikastetxe Proiektua (IP) eta Ikasgelako Programazioa.

    Didaktikaren definizioa

    Didaktikak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak ahalbidetzen duen eta testuinguru jakin  bateko curriculuma kontuan hartuz ikaslearen formakuntza integrala xede duen zientzia.

    domingo, 11 de marzo de 2012

    PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

          Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Euskal Herri osoan zehar haurrentzako ikuskizunak eskaintzen dituzten paiasoak dira, eta gaurkoan haiei buruz arituko naiz.
          Ikaragarria da benetan, haurrekin haien ikuskizun bat ikustera joatea, baita bideo bat ikustea ere. Normalean haurrak liluratuta geratzen direlako eta emozio asko irtenarazten dizkietelako. Pedagogikoki ikuskizun nahiko zainduak egiten dituzte eta hainbat eremu lantzen dituzte, kulturaren ezagutza, hezkidetza, inguruarekiko  ardura...
          Aipatutako ikuskizunez gain, beste baliabide batzuk eskaintzen dizkigute ere, hala nola, ipuinak, kartak, aldizkaria, jokoak, musika CD-ak...eta gaur aztertuko dugun web orrialdea, alegia.
          Orrialde honetan, paiaso dibertigarri hauen inguruko berriak topatu ditzakegu, baita agenda ere, bertan hurrengo egunetan non egongo diren ikusteko aukera ematen digu. Baina ezin dugu ahaztu haurrei eskainitako gunea dela, horregatik, haurrentzako bideoak eta jolasak topatu ditugu ere.
          Hiru joko desberdin eskaintzen dituzte, lehenengoa, Bikote Mikote izenekoa, honek haurrek bikoteak elkartzea du xeden. Bigarrena, Kukurrukuku, honetan animalia bakoitza dagokion soinuarekin lortu beharko dute, eta azkenik, Margotu, bertan haurrek, pirritx, porrotx eta marimototsen irudiak margotu ahal izango dituzte.
         Laburbilduz,  baliabide asko eskaintzen dizkigute haurrekin lantzeko, bai guraso eta bai hezitzaileoi ere. Bitartean haurrentzako oso dibertigarriak diren ekintzak prestatuz.



     

    jueves, 8 de marzo de 2012

    Irakasleak garenean...

    Gu irakasle garenean, ikasleak motibatu nahi ditugu, batez ere. Horretarako, edukiak baita metodologia ere, haietara egokitu beharra dago. Haurrek esperimentazioaren bidez eta naturarekin kontaktuan ikasten joango dira; Europako iparraldeko herrialdetan oinarritutako hezkuntza sisteman gertatzen den moduan, alegia. Era honetan, haurren autonomia sustatuko dugu.


    Gainera, kontuan izan behar dugu haurrek berehala arreta galtzen dutela, beraz, baliabide desberdinak bilatu beharko genituzke, esate baterako, ipuinak, jolasak, abestiak, antzerkiak, besteak beste. Bestalde, hezkidetza bermatzea gure zeregin nagusietako bat izango da, non norberaren desberdintasunak errespetatu behar diren, estereotipoak kontuan izan gabe.


    Laburbilduz, hezkuntza sistema hau errealitate bihurtzeko, haurren kolaborazioa beharrezkoa izango da. Hau gauzatzeko, adibidez, umeek erabaki dezakete asteko egun batean zer nolako jarduerak egin, hau da, haien erabakien arabera klasea antolatu.

    martes, 6 de marzo de 2012

    Ipuinen garrantzia haur baten heziketan




    Haur baten lehenengo bizitza urteak oso garrantzitsuak dira berarentzat, adin horretan gauzak ikasteko gogoz dago eta horregatik, ikasten duena barneratzeko ahalmen handia du. Etapa horretan, familia da eragilerik inportanteena, baina irakasleen papera ere ezinbestekoa da haurraren heziketan. Bi eta bost urte bitartean, haurra kontzeptuak bereizten hasten da, baloreak eta jokaerak barneratzearen hasierarekin batera. Azken hauek irakasteko baliabide erabilgarrienak ipuinak dira.

    Hasteko, ipuinak kontakizunak direla esan beharra dago, familian, eskolan edo gizartean, belaunaldiz belaunaldi mezuak zabaltzen joan diren kontakizunak. Istorio hauek, helburu hezitzaile bat daukate, ez dira neutroak inondik inora. Ipuinek ezkutuan daramatzaten mezuak, curriculum ezkutua izeneko izenez ezagutzen dira. Nolabait esanda, mezu hori ez dago begi bistan eta bakoitzak era batera ulertuko du. Haur hezkuntzan, ipuina da lanaren ardatza, bere inguruan haurrek abestiak, igarkizunak eta eskulanak ikasten dituztelako, besteak beste. Hortaz, ipuinek ume baten heziketan duten garrantzian sakontzea ezinbestekoa da.

    Ipuin bat entzuteak umea pentsatzera eramaten du, bertan mezu bat aurkitzen delako. Mezu horren bidez, umeek nola jokatu behar duten ulertzen dute. Hala ere, haur bakoitzak ipuina modu desberdinean interpretatu dezake, ipuinean ezkutatuta dauden baloreak eta mezuak guztientzako berdinak ez direlako. Gainera, haurrak dituen beldurrak alde batera uzteko tresna egokia da. Kasu gehienetan, haurra ipuinaren protagonistak dituen emozioekin identifikatzen da eta istorioan zehar gertatzen zaizkion abenturak baita hauek nola bukatzen duten jakiteak ere, haurrak berak dituen beldurrak gainditzeko baliabideak bihurtzen dira. Haurraren ulermen gaitasuna garatzeaz eta bere hiztegia aberatsa egiteaz ez ezik, ipuina haurraren garapen intelektualerako oinarrietako bat ere da, hots, haur bati istorio bat kontatzean, gauzak azkarrago eta era erraz batean ulertzen baititu.


    Laburbilduz, ipuinak haur baten heziketan oso garrantzitsuak dira. Istorioek helburu hezitzaile bat daukate eta ondorioz, haurrei baloreak ere transmititzen diete. Gainera, haurrak heztea nahiko zaila da, berehala aspertzen direlako eta arreta oso erraz galtzen dutelako. Beraz, irakasleok haien interesa pizten dituzten baliabideak bilatu behar ditugu eta ipuinak baliabide aproposak dira horretarako, hain zuzen ere. Ipuin bat kontatzeko ordua, bai ipuina kontatzen duenaren aldetik baita entzuten duenaren aldetik ere, oso une berezia izan behar da; fantasiazko eraikuntzak sortuko direlako irakurlearen eta entzulearen buruetan eta irudimenak konpartitzeko aukera izango dute eta.

    Hortaz, azaldu dudan guztiagatik, bi argazki hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit.

    miércoles, 29 de febrero de 2012

    Egunero ikasiz etorkizuna eraiki

    Irakasleen munduan sartu nahi dugunok, argazki honetan islatzen den mezua kontuan izan behar dugu. Ezin dugu ahaztu, gaur eguneko baliabideak etorkizunean aldatuko direla eta gure umeei irakatsi behar diegula egoera horretan sortzen diren eskaintzetara egokitzen. Horretarako, guk egunero aldaketa horiei aurre egin behar diegu ikasiz. Adibide garbia da, duela gutxira arte maisu-maistren formazioa ez zela nahikoa gaur egungo teknologiak haien metodologietan eta ikasgeletan txertatzeko. Hau dela eta, irakaslegoek galduta ikusten zuten haien burua haurren aurrean eta ikasi behar izan zuten pixkanaka-pixkana baliabide horiek erabiltzen. Beraz, etorkizunean lanbide hau praktikan jarriko dugunok kontuan izan behar dugu inoiz ez dela gure ezagutza mugatuko, egunero zerbait berria dena ikasiko dugu. Horregatik, argazki hau aproposa ikusi dut gure lan mundua oso ongi deskribatzen baitu.

    martes, 28 de febrero de 2012

    SORGINA PIRULINA ABESTIA



    Bideoa ikusi eta gero, hura argitaratzea interesgarria iruditu zait, bertan haurrak koloreak identifikatzeko aukera dutelako baita irudien bitartez mugimenduak bermatzeko ere, hau da, bideoan agertzen den moduan,  haurrek dantza mugimenduak zehaztu egiten dituzte.
    Bestetik, abestiaren letra nahiko laburra da eta beraz, haurrek abestia bereganatzeko erreztasun handiagoa daukate.
    Bideoa, 3-4 urteko haurrentzat egokia dela iruditzen zait, urte horiekin abestiak erraztasun handiagorekin memorizatzeko gaitasuna baitute.
    Azkenik, herrialde desberdinetako haurrak agertzen dira eta horrekin esan beharra dago, azken finean, nahiz eta herrialde desberdinetakoak izan guztiok gauza berdinak ikasteko aukera dugula.

    viernes, 24 de febrero de 2012

    Hezkuntza premia bereziak


    Dokumentu hau interesgarria iruditu zait haurren berezitasunak antzematea oso garrantzitsua delako eta hezkuntzaren alorrean izan daitezkeen arazoak eskaintzen baititu. Gainera, gai honen inguruan irakasle asko nahiko galduta egoten dira eta kontuan izan beharrekoa ikusten dut. Irakasle batek jakin behar du ume batek arazo bat izanez gero, arazo hori identifikatzen (ulermen arazoak, mugimen arazoak…), umearen gurasoei horren berri emateko eta ahalik eta azkarren espezialista bati deitu ahal izateko, betiere haurraren onerako. 

    Ikasle askori oso zaila iruditzen zaie ezarrita dagoen curriculumari aurre egitea eta laguntza espezifikoren bat behar izaten dute zailtasun horiek gainditzeko. Irakasleentzat behaketa izango da arazoez konturatzeko bidea. Hala ere, irakaslea haur batek era honetako arazoak dituela ohartzen denean egin behar duen lehen pausua informazioa bilatzea, irakurtzea eta kudeatzea da. Aipatu beharra dago ere, ume bat era honetako arazo bat izanez gero, askoz hobeto dela txikitatik antzematea, laguntza goiztiarra eskaini ahal izateko.

    Bestalde, nahiz eta haurrak hezkuntza berezien laguntza behar izan, ez du esan nahi ezin dituela klaseko ekintzak egin eta irakasleak ez badu besteak bezala tratatzen, minduta senti daiteke. Denok dakigun moduan, pertsona oro desberdinak gara eta ondorioz, ikastetxeak prestatuta egon behar dira ikasleen ezaugarri desberdinei erantzuteko. Azken honek, aniztasuna dakar eta, era honetan, guztiok guztiongandik ikasi ahal izango dugu.

    Gainera, lehen esan dudan moduan, irakasleek arazoak dituzten haurrei besteei eskaintzen dizkien aukera guztiak eskaini behar dizkie eta hauek motibatu edozein ekintza egiterako orduan. Hori bai, kontuan izan behar ditu haur horien zailtasunak zeintzuk diren eta zailtasun horiek praktiken bidez landu, arazo horiek hobetzeko asmoz, profesionalen eta haurraren gurasoen laguntzaz baliatuz. 

    Hortaz, azaldu dudan guztiagatik, dokumentu hau oso baliagarria izango zaigu etorkizuneko irakasleoi; horrela, haurrek izan ditzaketen arazoak ikusi ahal izango ditugu eta haien sintomak zeintzuk diren jakin.

    jueves, 23 de febrero de 2012

    GAUR EGUNGO ESKOLA TEKNOLOGIKOAK

    Pasaden astean herrialde azpigaratuetan dauden eskolen inguruan aritu  ginenez, oraingo honetan aproposa ikusi dugu eskola teknologikoen berri ematea, hots,  gaur egun herrialde garatuetan aurkitzen ditugunak.
    Argazki  hauek Euskal Herriko eskola desberdinetakoak dira, eta hauek eranstea interesgarria iruditu zaigu bertan bizi baikara.  Gainera, baliabide hauek haurrentzat egokiak dira,  teknologia eta sare munduan gero eta murgilduago gaude eta.  Nork ez dauka gaur egun ordenagailu bat etxean?



    Baliabide hauek hezkuntza alorrean laguntza eskainiko dutela uste dugu, nahiz eta zenbait aspektutan hauen erabilpena kontrolatzea beharrezkoa izango den. Mundu teknologiko honen bitartez haurrentzat mundu interaktibo berri bat sortzen da, non irakurketak, jarduerak… era dibertigarri eta dinamikoago batean aurrera eraman ahal izango dituzten.