domingo, 25 de marzo de 2012

BALORE HEZKUNTZA



Urteak aurrera joan arren eta hezkuntza sistemak aldaketa sakonak jaso arren, gaur egun haurrek, oraindik ere, orduak eta orduak ematen dituzte eskolan irakasgai ezberdinak aulki baten gainean eserita ikasten. Irakasgai horien garrantzia ukaezina da, baina askotan, baloreen hezkuntza aurrekoak bezain garrantzisua dela ahazten zaigu. 

Bideo honek, balore hezkuntza horren garrantzia azpimarratzen digu era argian. Italiako aita eta seme baten istorioa kontatuz, errespetua, elkarbizitza, laguntasuna... eta beste balore batzuk ez izatearen ondorio latz bat erakusten digu. Adibide soila izan arren, ezin dugu ahahaztu maiala baxuago batean bada ere, ondorio asko ekarri ahal dizkigula eguneroko bizitzan, besteak beste zoriontzu ez izatea.


1 comentario:

  1. Pelikula hori ikusita dut, ez daukat gogoan izenik, ona.
    Zer pentsa ematea ondo dago, hala ere, ikasgaira lotzen joatea ondo etorri ahal zaizula uste dut. Saiatu hurrengo ekarpenean ikasgaian ikusten ari garenarekin lotzen.

    ResponderEliminar