viernes, 6 de abril de 2012

HIZKUNTZA MUSIKALA LANTZEN

     Web orrialde honen bitartez, Haur Hezkuntzako umeek hizkuntza musikala era sinple batean landu ahal izango dute, hau da, harizko, perkusiozko eta haizezko instrumentuak desberdintzen hasteko aukera. Jarduera honek, curriculumeko hirugarren esperientzia eremuan (Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena) azaltzen den helburuetariko bat hartzen du bere gain:

   Gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia-hiz­kuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakus­tea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, beha­rrak eta inguruko elementuak adierazteko, bai eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere.

     Helburu honetaz gain, beste batzuk ere egon daitezke, teknologia berriekin lehenengo kontatu bat izatearena, adibidez. Gainera, Jarduera hau haurrentzat motibagarria izan daiteke, batetik, aipatutako teknologia berriekin arituko direlako, eta sarritan gustuko dituztelako. Bestetik, instrumentu bakoitza sakatzean soinua aterako duelako horrek haurrek arreta ez galtzea ekarriko du, eta azkenik, ondo egiten duzun bakoitzean jarraitzera animatuko zaitu, beraz haurrek saiakuntzak egingo dituzte etengabe.


1 comentario:

  1. Ez da egia, behintzat nik ez dut ikusten hala, web orri horretako ariketak eginda musika hizkuntzarekin saiakuntzarik egiten denik, horrekiko interesik erakusten denik... etab.
    Instrumentuen izenak ikasteko egokia izan daiteke, baina bibolinak "bibolin" edo "loinibobi" izan lezake izena, ez dio ardura, ezta musikari ezer eragiten ere.
    Bestela ere, curriculum dekretutik bertatik zuzen-zuzenean kopiatu duzu dakarren guztia, esan nahi duzunera egokitu barik. Ez dut uste web orri horretan gorputz hizkuntza lantzen denik bururatu ere egingo zitzaizunik, baina egiten dela esan duzu.

    ResponderEliminar