Txikitatik abestiak kontzeptuak ikasteko erarik errazena izan dira eta, horregatik, haur hezkuntzan irakasleak edozein gai lantzerakoan klasean abestiz baliatu dira. Jakina denez, musika-hizkuntzak pertzepzioari, erritmoari, kantuari, soinudun objektuak eta instrumentuak erabiltzeari, gorputz-mugimenduari eta sorkuntzari loturiko gaitasunak garatzeko aukera ematen du. Hau guztia lor daiteke umeek arretaz entzuten, aztertzen, manipulatzen eta soinuarekin eta musikarekin jolasten baldin badute. Gainera, lehen esan dudanez, haur hezkuntzan abesti asko eta asko erabiltzen dira. Hauek hainbat motatakoak izan daitezke:
- Haur-hizkera
- Sehaska-kantak
- Hitzezko kantak
- Mimo-kantak
- Erritmo-kantak
- Mugimendu-kantak
- Helburu musikalekoak
- Beste ikasgai batzuk lantzeko kantak
- …
Beraz, aurreko guzti horretan oinarrituta, gaur abesti baten inguruan aritzea erabaki dut. Abesti honek “Head, shoulders, knees and toes” izena dauka eta beste ikasgai bat lantzeko erabiliko da. Kasu honetan, natur-zientzietako giza-gorputzaren atal batzuk lantzeko eta, aldi berean, bigarren edo hirugarren hizkuntza bat (euskaldunei gertatzen zaigun moduan) ikasten hasteko. Esan beharra dago, mimo kanta ere dela, umeek zenbait elementu (burua, sorbalda, belaunak, oinak…) entzuterakoan ukitu beharko dituztelako.
HELBURUAK:
- Atzerriko hizkuntza bat erabiltzen hastea.
- Musika-hizkuntzarekin saiakuntzak egitea, eta haiekiko interesa erakustea.
- Giza irudiaren elementuak ikasten hastea.
- Gorputz adierazpena musika jarraituz
- Musika entzumen pertzepzioaren prozesu izan, hau da, entzun-aditu-urte-baloratu
- Ingelera ikasten hasi
- Giza irudiaren elementu fisiko batzuk ikasi (burua, sorbalda, belaunak, oinak, begiak, belarriak, ahoa eta sudurra)
TALDEKATZEA: Talde handia
ESPAZIOA: Ikasgela, psikomotrizitate gela, musika edo ingelesa gela
MATERIALA: (Irakaslea bideorik gabe egiten ez bada ausartzen)
- Telebista edo ordenagailua
- Internet edo cd-a
KANTAREN GARAPENA:
Umeak erdi korro baten jarrita, telebista bati begira bideoa ikusi ahal izateko edo ingeleseko irakasleari begira jarriko dira. Horrela, imitazioz umeak “head”, adibidez, esandakoan haiek ere kantatu eta haien burua ukituko dute bideoan edo irakasleak egingo duen moduan.
GARAPENEAN ALDA DAITEZKEEN ELEMENTUAK:
- Hizkuntza ingelesa izan beharrean, euskara edo gaztelera izan daiteke.
- Binaka jarrita bata besteari ukituko dio bideoak esaten dituen elementuak.
- Kanta arinago edo astiroago egin daiteke.
DENBORALIZAZIOA: 3 edo 5 minutu
LANDUKO DIREN GAITASUNAK:
- Musikaren barne-elementuen trebetasun erritmikoen gaitasuna
- Komunikatzeko gaitasuna
- Pertsona-arteko gaitasuna
ADIERAZLEAK:
- Musikaren erritmora esaten den elementua ukitzen du
- Erritmoaren arintasuna nabaritzen du
- Saiatzen da errepikatzen beste hizkuntzan esandako elementuak
- Interesa jartzen du elementuak ikasteko
- Klase kideekin batera jartzen da ariketa egiteko
- Binaka jartzerakoan, besteekin egiteko oztoporik dauka
- Klase kideekin hitz egiten du taldeak sortzeko
ARIKETA EBALUATZEKO IRIZPIDEA:
Ariketa bukatzerakoan, ume bakoitzari fitxa bat emango zaio gorputz irudiarekin, landutako elementuak margoz ditzan, eta aldamenean landutako gorputz zatien izenak jarriko dira eta haiek kopiatu beharko dituzte.
Hau da hau lana!
ResponderEliminarBenetan ona.
Ikasketa bidean kokatuta zer birpentsatu edo zer argitu badagoenez, oso ondo baloratzen dudala badakizunez, oharrak-eta.
"irakaslea animatzen ez bada" kendu. Irakaslea animatuko ez balitz, hobe luke beste lan bat egin.
Edukiekin zehazkiago:
Helburuak eta edukiak alderdi batean pentsatu dituzu eta gaitasunak, adierazleak eta ebaluazioa bestetik; denak elkarrekin pentsatu behar dituzu, horrela argiago ikusiko duzu ariketaren zentzua (edota teoriarena, dagokiona)
Helburuak garatu beharreko gaitasuntzat pentsatzen badituzu, maila handian adierazleak eta edukiak bat izango dira; horrela ikusteak asko erraztuko dizu ebaluazioa pentsatzea.