Dokumentu hau interesgarria iruditu zait haurren berezitasunak antzematea oso garrantzitsua delako eta hezkuntzaren alorrean izan daitezkeen arazoak eskaintzen baititu. Gainera, gai honen inguruan irakasle asko nahiko galduta egoten dira eta kontuan izan beharrekoa ikusten dut. Irakasle batek jakin behar du ume batek arazo bat izanez gero, arazo hori identifikatzen (ulermen arazoak, mugimen arazoak…), umearen gurasoei horren berri emateko eta ahalik eta azkarren espezialista bati deitu ahal izateko, betiere haurraren onerako.
Ikasle askori oso zaila iruditzen zaie ezarrita dagoen curriculumari aurre egitea eta laguntza espezifikoren bat behar izaten dute zailtasun horiek gainditzeko. Irakasleentzat behaketa izango da arazoez konturatzeko bidea. Hala ere, irakaslea haur batek era honetako arazoak dituela ohartzen denean egin behar duen lehen pausua informazioa bilatzea, irakurtzea eta kudeatzea da. Aipatu beharra dago ere, ume bat era honetako arazo bat izanez gero, askoz hobeto dela txikitatik antzematea, laguntza goiztiarra eskaini ahal izateko.
Bestalde, nahiz eta haurrak hezkuntza berezien laguntza behar izan, ez du esan nahi ezin dituela klaseko ekintzak egin eta irakasleak ez badu besteak bezala tratatzen, minduta senti daiteke. Denok dakigun moduan, pertsona oro desberdinak gara eta ondorioz, ikastetxeak prestatuta egon behar dira ikasleen ezaugarri desberdinei erantzuteko. Azken honek, aniztasuna dakar eta, era honetan, guztiok guztiongandik ikasi ahal izango dugu.
Gainera, lehen esan dudan moduan, irakasleek arazoak dituzten haurrei besteei eskaintzen dizkien aukera guztiak eskaini behar dizkie eta hauek motibatu edozein ekintza egiterako orduan. Hori bai, kontuan izan behar ditu haur horien zailtasunak zeintzuk diren eta zailtasun horiek praktiken bidez landu, arazo horiek hobetzeko asmoz, profesionalen eta haurraren gurasoen laguntzaz baliatuz.
Hortaz, azaldu dudan guztiagatik, dokumentu hau oso baliagarria izango zaigu etorkizuneko irakasleoi; horrela, haurrek izan ditzaketen arazoak ikusi ahal izango ditugu eta haien sintomak zeintzuk diren jakin.
Oso interesgarria eta interesgarria eta landua horretaz pentsatua.
ResponderEliminarAlderdi teknikoez ohar bi:
* "Lohituzne eta Miriam" etiketa sortu duzue, "Lohitzune" eta "Miriam" etiketak sortu beharrean.
* Formatua kendu publikatu aurretik (eta gero Bloggerren bertan eman. Testu prozesatzailetik zuzenean kopiatu eta itsatsi duzue.
Azpi oharra
** Egin ez duena ez dezala izenpetu; nahiz eta hausnartua eta landua izan, argi dago batek pentsatu eta egin deula (edo horixe ematen du, argi)