domingo, 18 de marzo de 2012

Igelaren eskulana



Aukeratu dudan eskulana haurrekin egiteko igel bat da. Bideoan ikus daitekeenez, erabiltzen diren tutuak birziklatuak dira, hau da, komuneko edo sukaldeko tutuak erabiltzen dira. Hortaz, eskulan honen helburua psikomotrizitate fina lantzeaz gain, birziklatzeaz kontzientziatzea ere da. Beraz, ariketa hau ingurugiroari lotutako gaia lantzean egingo nuke, alde batetik, birziklatzearen kontzeptua barneratzeko modu bat delako eta, bestetik, animalia baten irudia egingo delako.

Bideoan bertan esaten duten moduan, erabiliko diren materialak tutua, kolorezko paperak, errotulki beltza, kola eta artaziak. Lehen esan dudan moduan, tutua umeek etxetik ekartzea eskatuko zaie eta kolorezko paperak begiak egiteko beste momentu batetan erabilitako paper zatietatik hartutakoak izan daitezke. Bestetik, haur hezkuntzako umeekin egokiagoa litzateke barrazko kola erabiltzea likidotua baino.

Prozesuari dagokionez, haurrek bakarrik pasu guztiak egin dezaten, kolorezko paper guztien ereduak egitea egokia litzateke. Horregatik, eskulana egiten hasi baino lehen irakaslearen eginkizuna erabiliko diren ereduak egitea izango litzateke. Esan beharra dago, ume bakoitzak apain dezakeela nahi duen moduan eta, horrela, haien sorkuntza edo imajinazioa sustatuko dute.

Eskulan hau 5 urteko haurrekin egitea komenigarria litzateke, arteziekin mozteko psikomotrizitate fina hobeago egingo dutelako. Hala ere, saila dezaket lau urtekoekin egitera.

1 comentario:

  1. Irakurri eta ikusi dut, Miriam.

    Interesgarria izan liteke hori; beheraxeago esteka bat eskulanak egiteko hiru toki interesgarritara eramango zaituena.

    Hala ere, zure sarrera honetan aktibitatea aktibitateagatik baino ez da agertzen. Zuk diozu zein adinetakoek egin dezaketen (zure ustez) eta ez besterik. Baina, zergatik egingo dute? Zertarako balio die? Zer ikasi edo landuko dute horixe eginaz?
    Ala zerbait egitearren egin behar dute?, zeregina daukaten artean ez dutelako molestatzen.
    Guk, adin horrentan txiza ia nork hurrunagora egin egiten genituen txapelketak; okupatuta mantetzen gintuen eta ez genuen molestatzen, hori egiten genuen artean. Neskentzako aktibitatea zuk pentsa; agian, txistu nork hurrunagora bota, horrela neskek mutilei irabaziko liekete.

    Baina hezkuntza garrantzitsua bada, kontua bestelakoa da. Agian, aipatu eta pentsatu behar zenuke.

    Hemen orain dela egun batzuk egindako beste eskulan bat eta erantzunean eskulanak egiteko hiru toki interesgarri

    ResponderEliminar