Oraingo honetan unitate didaktikoaren inguruan aritzea aproposa ikusi dut, klaserako ere horrelako bat egin behar baitugu. Hori kontuan izanik, dokumentu hau hemen ipintzea egokia ikusi dut edonork eskura izan dezan laguntza gisa. Honetan unitate didaktikoak nola egin behar diren azaldu ez ezik, amaieran unitate didaktiko baten adibide bat ere topatu dezakezue.
Hasteko, argi eta gabi izan behar dugu unitate didaktikoa denbora tarte batean ikaste-irakaste prozesuan parte hartzen duten elementu guztien erlazioa dela, hots, irakaskuntza eta ikaskuntzaren gai multzo bat antolatzen du eta bertan, zer, nola eta noiz irakatsi baita noiz ebaluatu ere adierazten da. Hortaz, unitate didaktiko bat nahiko osoa dela esan daiteke, non unitate didaktikoaren deskribapena, helburuak, edukiak, metodologia (jarduerak, materialak, espazioa…) eta ebaluazioa agertu behar diren. Jarraian atal hauen inguruko informazioa jaso dut:
1. Unitate didaktikoaren deskribapena: Unitate didaktikoan jorratuko den gaia zein den agertu behar da eta gai hori hautatzeko justifikazioa.
2. Unitate didaktikoa osatzen duten elementuak
2.1.Helburuak: Unitatearen bitartez lortu nahi denari egiten dio erreferentzia (zertarako). Helburuen aspektu gakoa gaitasun terminoetan adierazita dagoela da, hau da, uste da eskolak gehiago lagundu behar duela gaitasun orokorrak garatzen; geroago jokabide konkretuetan agerian jarriko direnak eta norbanakoaren arabera alda daitezkeenak.
2.2.Edukiak: Ikaskuntzaren objektua izango diren edukiak agertu behar dira, unitate didaktikoan zer landuko den, hain zuzen ere. Hiru eduki motak hartu behar dira kontuan, kontzeptualak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak, alegia. Gainera, aipatu beharra dago edukien artean oreka bat mantendu behar dela.
2.3.Metodologia (jarduerak, estrategiak…): Unitate didaktikoan ematen den gaia ahalik eta hobekien lantzeko egin behar diren jarduerak, eta horiek aurrera eramateko beharrezkoak diren materialak eta baliabideak ere identifikatu behar dira. Bestalde, jarduera bakoitzean emango den denbora eta taldekatze desberdinak finkatu. Horretarako, curriculumean ageri den metodologia irizpideetan arreta jarri behar da.
2.4.Ebaluazioa: Ebaluazioaren helburua informazioa jasotzea da eta ikasleak nola ibili diren ikusteko aukera ematen du. Gainera, ebaluazioaren bidez jakin ahal izango dugu erabilitako estrategiak onak izan diren ikasleentzat eta, beharbada, irakaslea konturatuko da ikaskuntza prozesua birmoldatu behar duela, ikasleen emaitzen arabera.
Azkenengo lerro hauek unitate didaktiko bat egiteko jarraitu behar diren urratsei buruz hitz egiteko erabiliko ditut.Urrats horiek honakoak dira:
-Oinarrizko gaitasunak determinatu
-Unitate didaktikoan garatuko diren baloreak eta jarrerak determinatu
-Espero diren ikaskuntzak formulatu
-Formulatu diren ikaskuntzak garatzeko egokiak diren jarduerak/estrategiak aukeratu
-Aukeratutako jarduera/estrategia horiek zenbateko iraupena izango duten erabaki
-Ebaluazio adierazleak formulatu
-Instrumentuak aukeratu formulatutako adierazleekin bat datozenak
No hay comentarios:
Publicar un comentario