domingo, 22 de abril de 2012

Pentsamendu kritikoa eta problemen ebazpena


Haurrak gauzak ikasteko nahiarekin jaiotzen dira eta problemak gainditzeko gaitasun handiarekin. Denok ikusi dugu noizbait haur txiki bati jostailu bat hartzen saiatzen, ahal diren estrategia desberdinez baliatuz, nahi dutena lortu arte. Horrez gain, gurasoak ere esperimentatzen dute haurren maniobrak helduen arreta erakartzeko.

Jakingura edo problema ebazteko sormena hau heldu baten nahitaezkoa ez den esku-hartze batez mozten baldin bada, haurrak ez du esperimentatuko eta bere eginkizun nagusia helduaren onarpena lortzea izango da.

Haur bat berriro estimulatzeko, irtenbide edo erantzun ugari sortu behar dira eta haurrak berak bizi den munduaren “zergatiak” bere buruari galdetu beharko dizkio. Irakasleak ere haurrak pentsamendu horretara bideratzera eraman dezake. Izan ere, irakaslea da haurraren pentsamendu kritikoaz ohartu daitekeena haien erantzunak baloratzean, eta irtenbide edo erantzun eginak eskaintzen saihesten saiatu behar dena, hau da, haurrak motibatu behar ditu haien ideiak adieraztean aske senti daitezen.

Umeei problemak ebazteko zenbait urrats jarraitzea komeni zaie. Hurrengo lerroetan, beraz, urrats horietaz arituko naiz.

1.urratsa: Haurrari problema identifikatzen lagundu

2.urratsa: Umea animatu irtenbide edo konponbide desberdinak bila ditzan

3.urratsa: Egin ezazu umeari irtenbide posible bat aukeratzen

4.urratsa:Utzi iezaiozu arriskurik gabeko irtenbideak saiatzen

5.urratsa: Haurren emaitzak ebaluatu. Horretarako, haurrari erakutsi behar zaio ea problema modu egokian ebatzi duen ala ez. Horrela ez bada, prozesua berriro errepikatu beharko da erantzun zuzena topatu arte.

Problemen ebazpena estimulatzeko, irakasleak haurra bere soluzio propioak ematen utzi behar du eta hori lortzeko, irakasteko uneak aprobetxatu behar ditu.



Pentsamendu kritikoaren eremuaren helburua haurrek izenak, pentsamendua, analisia eta ebaluazioa baino harantzago joatea da. Umeentzat beharrezkoa da munduaren gauzen zergatiak ulertzea, ondorioak ateratzeko gaitasuna izan behar dute eta baita haien esperientzian eta behaketetan oinarritutako emaitzak aurresatea ere. Pentsamendu hau baimentzen duten irakasleen laguntzari esker, haurrak problema zailen aurrean arrakastatsu ateratzen gai izango dira.

Azkenik, atal honi amaiera emateko, pentsamendua kritikoa erabiltzeko jarduera bat proposatzen dut:

- Ikasgelaren apalategi altu edo armairu baten gainean liburu bat jarri haurrek hartzeko.

- Galdetu umeei liburua arriskurik gabe hartzeko modu desberdinak.

- Irtenbide bat aukeratu eta proba ezazu.

- Emaitzak ebaluatu.

- Lehen azaldutako urratsak jarraitu problema ebazteko. 

1 comentario:

  1. Gustura irakurria. Ondo pentsatu eta bideratua.

    Ideia biribiltzen amaitzeko, gaitasunak, erakusleak eta ebaluazioa pentsatu behar da. Ez daukazu zertan egin, baina ideia horiek ondo erabiltzen dituzula bermatzeko ondo etorri ahal zaizu/ondo etorri ahal zitzaizun.

    ResponderEliminar