Haur baten garapenean ezinbestekoak dira familia eta eskola, eta hauek era egokian garatzeko, besteekin harremanak sortzea. Horretarako, trebetasun sozialen eta mugimenduaren bitartez ere landuko dira.
Curriculumean oinarrituz, norberaren ezagutza eta autonomia pertsonalaren esperentzia eremuaren barnean kokaturik, harremanek lagunduko dute haurrari bere garapen kognitiboa eta mugimendu gaitasunak garatzen. Horrela, haurrek haien aukerak eta mugak ezagutuko dituzte. Horrez gain, atal honek honakoa aipatzen du:
“Etapa honetako haurren garapenaren dimentsio guztiak jolasarekin loturik daude haurrek ekintza, objektuak erabiltzea eta ingurukoekin harremanak izatea behar dute, eta hori jolastuz egiten dute. Jolasaren bitartez, haurrak bere ulertzeko moduak antolatzen ditu, bere gaitasunak probatzen ditu, bere esperientziak berregin eta ulergarriago egiten du, bere emozioak menderatzen saiatzen da eta bere burua ezagutzeko bidean aurrera egiten du.”
Harian harira, garapen psikomotorraren definizioa ematea beharrezkoa ikusten dugu. Horretarako, Garapen Psikomotorra Haur Hezkuntzan Mª Teresa Vizcarra Morales-en liburuko Durivage-n hitzetan oinarritu gara: mugimendua eta pertzepzio sentsomotorra biltzen duen zientzia da.
Arlo hau lantzeko honako dokumentua interesgarria iruditu zaigu. Bertan, garapen psikomotorraren helburuak, asaldurak, erreflexuak, patroi motoreak eta abileziak azaltzen dira.
Beraz, psikomotrizitatearen bitartez, umeek sentimenduak eta emozioak ulertu, adierazi eta errespetatu, ongizate sentsoriala, toniko eta afektiboa landu, eta objetuak bere balioa galdu eta beste zentzu bat hartuko dituzte.
Interesgaria.
ResponderEliminarLaurok izenpetu duzue eta ez dut uste lauron lana izango denik; zuek zuzendu.
Beste kontu bat: hasiera-hasieran ahalegindu zarete curriculumarekin lotzen eta oso almidonatu geratu zaizue (zuen pentsamenduaren fruitua baino, zuek pentsatu bako teoria batzuk errepikatzen bazenbiltzate). Horixe dela eta, batez ere gai hau gehien interesatu zaionari, gomendatuko nioke garapen psikomotorra lantzeko ariketa zehatz (eta polit) batean oinarritzea; lehenen ondo pentsatzea ariketa hori nola egin behar den eta gero hori curriculumean nola txertatu behar den. Pentsatzen segitzeko gogoa izanez gero, curriculumarekin dituen loturak ikusi eta gero, pentsatu nola segitu daitekeen curriculumeko alderdi hori lantzen psikomotrizitate ariketetatik haratago.