miércoles, 28 de marzo de 2012

Ligatzeko gaitasuna

Oraingoan, gaitasunez arituko gara, klasean lantzen ari garela aprobetxatuz. Horretarako, gaitasuna zer den ikusiko dugu eta ligatzeko gaitasuna ikusiko dugu adibide gisa.

Gaitasuna errealitate pertsonalaren, sozialaren, naturalaren edo sinbolikoaren alderdiren baten gainean eraginkortasunez eta atseginez eragiteko ahalmena da. Gainera, gaitasun bat lortzea ez da batere erraza. Izan ere, gaitasun bat lortzeko jakintzak jasotzeko prozesua egon behar da non bakoitzaren abileziak eta trebetasunak garatu egiten diren eta ondoren, eskuratutako jakintza hori erabiltzen jakin behar da.

Jarraian, ligatzeko gaitasunaren adibide bat ikusiko dugu bere adierazleekin, nahiz eta ligatzeko gaitasunak ugariak izan:


Ligatzeko gaitasuna: Lotsarik gabe eta iniziatibaz, umilki eta jarrera positiboz pertsona berri bat ezagutzeko asmoa.


Adierazleak:
- Asko hitz egiten du
- Besteengana hurbiltzeko erraztasuna dauka
- Bera hitz egiten hasten da
      ·Gogotsu hitz egiten du
      · Errespetuz hitz egiten du
- Begietara begiratzen dio
- Gertutasuna erakusten du
- Harroputza da
- Hizkuntza edo hitz aproposak erabiltzen ditu
- Intonazio eta tonu egokia erabiltzen du
- Alaia da
- Interesa pizten du aurrean duen pertsona ezagutzeko:
    · Galderak egiten ditu
    · Ez da gaitik desbideratzen


Hortaz, azaldutako adierazle guztiak betez gero, aurrean duzun pertsona berarengan interesa daukazula ohartuko da. Hala ere, adierazle guztiak betetzea ez du esan nahi ligatuko duzunik, aurrean daukazun pertsona horrek ere zuk sentitzen duzuna sentitu behar du.

1 comentario:

  1. Erredakzioari (eta atzean daukan ideiari) buelta bat eman behar diozue, behar den moduan egiteko.
    Interneten bilatu nola egin behar den: Nola idatzi gaitasunak edo cómo redactar una competencia edo holako zerbait.

    Egituran honako hauek kontuan izan behar dituzue:

    a) Edukia
    b) Ekintza
    c) Testuingurua
    d) Helburua

    Zuzendu behar duzue.
    --
    Zuenean diozue (analizatzeko moduan idatziko dut)
    "Era batera ezagutzeko asmoa". Horrek egituratu beharra badauka.

    ResponderEliminar