Web honetan agertzen den dokumentua aukeratu dut haurren imajinaziori buruz hitz egiteko.
Hezkuntza imajinazioan, emozioak, imajinazioa eta adimena elkartu egiten dira haurren ikaskuntza prozesuan. Imajinazioa lantzen denean, haurraren errendimendua hobea izango da ikasterako orduan, hau da, azterketak egiterakoan, etxeko lanak egiterakoan....
Azken finean, imajinazioa, ahal den heinean pentsatzeko trebetasuna da, ez da soilik egia denari buruz pentsatu behar. Nahi duzuna asmatzeko iturri on bat da. Imajinazioa bizitza osoan zehar garatzen den kontzeptu bat da eta horri esker, denbora pasa ahala pertsona garatu egiten da.
Amaiera bezala, esan beharra dago, imajinazioa ezaguerarekin, psikologiarekin eta emozioekin erlazionatuta dagoela. Psikologiaren ikuspuntua oso garrantzitsua da, zeren eta, pertsona bakoitza desberdina da eta gauza desberdinak imajinatzen dute, beraz, psikologiari esker, agian, pertsona imajinatu duenarekin, horrekin zer esan nahi izan duen aztertzeko aukera eskaintzen du.
Sarrera moduan interesgarria da; hala ere, gehiago sakondu eta zehaztu behar zenuke sormenerako hezkuntza hori zertan datzan irudika dezagun (eta, bide batez eta agian, didaktika orokorreko ezagutzak egituratzeko, sakontzeko eta euroi zentzua emateko)
ResponderEliminar