domingo, 25 de marzo de 2012

E- learning

Dokumentu hau aukeratu dut nahiko interesgarria iruditu zaidalako gaur egungo hezkuntzari buruz hitz egiteko. Egia da eskola bakoitzak irakasteko era bat izan dezakeela baina azken finean, guztiek helburu berdina dute: ikasleak gai batzuei buruz zer edo zer jakitea.
Alde batetik, artilukuan aipatzen den moduan, filosofia, matematika edo beste hainbat ikasgai, akademikoentzat garrantzitsuak dira eta azkenean hori sartzen digute  burura. Ikasgai horiek ikastera behartzen gaituzte, baina, zergatik derrigortzen gaituzte ikasgai horiek ikasten ez baditugu gustuko? Gustuko ez dugun zerbait egitera behartzen gaituzte eta azkenean, kasu honetan askotan, ikasgai hori gorrotatzea baino ez dute lortzen.
Bestetik, ordenagailuei buruz hitz egiten du, eta berarekin ados egon naiteke, zeren eta, eskolan gaur egun gero eta gehiago ordenagailuak erabiltzen dute, baina azkenean, liburuak izango balira bezala erabiltzen dute, hau da, liburuekin zeukaten antzeko sistema erabiltzen dute. Ordenagailuekin edo liburuekin klaseak egitea gauza bera da, agian, ordenagailuekin ikasleak teknologia mundura gehiago sartzen dira, baina ikasgaiei dagokienez, antzekoa egiten dute.
Bukatzeko, Schank-ek dokumentuan aipatzen du eskolak desagertu behar direla, eta horrekin adibidez, ez nago berarekin ados. Egia da, eskolak, ikasleak akademikoki baino ez dituela prestatzen eta bizitzan gerta daitezkeen egoera desberdinak aurrera eramateko ikaskuntzak ez daudela,hala nola, gurasoa izateko ikaskuntza, baina nahiz eta bizitzako egoerak aurrera eramateko ikaskuntzak ez egon, nire ustez, eskolak nahitaezkoak dira. 

1 comentario:

  1. Eskerrik asko, Lohitzune. Denbora pasatu nuen iaz artikulu horren bila eta ez nuen jakin aurkitzen (ez neukan gogoan Shankek egiten duela berba hor).
    Gizon horren bideo bat edo beste ipini nahi nuen ikasgaian, baina aurton gehiegi moztu zaigu egutegia eta artaziak hortik pasatu dira... zure artikuluak zer pentsa ere eman dit.
    ____________
    Beste ohar bat aurrez aurre

    ResponderEliminar