domingo, 22 de abril de 2012

Ezagutzaren eraikuntza konstruktibismoaren bitartez



Gaur konstruktibismoari buruz sarreratxo bat egitea egokia iruditu zait, klasean gai honen inguruan lanean gabiltzalako eta, gainera, hurrengo egunean aurkezpenei ere aurre egin beharko diegulako. Beraz, zenbait bideoen artean hau aukeratu dut azaltzen dituelako laburki zenbait metodo konstruktibista, beharrezkoak direnak metodo hau ulertzeko.

Alde batetik, Vigotskyren eredu soziokulturalaz hitz egiten du. Hor azaltzen da, zelan ume baten ezagutzak bere testuinguruaren arabera eraikiko den, hau da, testuinguru horretako kulturak eta egoera sozialak arautuko du umearen jakintzak. horrez gain, Vigotskyrentzat hizkuntzak ere garrantzia handia du.

Bestetik, Piageten teoria kognitibo-genetikoa azaltzen da jatorri organikoa, biologikoa eta genetikoa duena. Teoria honen arabera, gizaki bakoitzak erritmo desberdinetan garatzen gara. Bere ustez, ezagutzak estruktura kognitibetan aldaketak ematen direnean lortzen dira.

Beltalde, Ausubel ikaskuntza esanguratsuaren teoria baltzatu zuen. Teoria hau, gizakion ikaste prozesuetan oinarritzen da eta ikaste prozesu hori berezkoa da, hau da, norbanakoak jadanik duen aurre-egitura kognitibora informazio berria asimilatzean eta hauek ulertzean datza.

Azkenik, Novak agertzen da Ausubelen teoriari jarraituz, mapa kontzeptualak beharrezkoak direla esanez. Horrela jakingo dugo ezagutza kognitiboak ondo finkatutak dauden ala ez.

1 comentario:

  1. Ondo erabilita. Material interesgarria, espero dut zuretzat ere hala izan izana.

    Ohar bat: Novaken ekarpena Vigotsky, Piaget eta Ausubelen pare ipini duzu; handi gelditzen zaio.
    Ondo dakizunez, kontzeptu-maparen erabileraren aldekoa naiz, baina HHrako bereziki eta hezkuntzarako oro har, oraindik hezkuntza aurrerakoi eta eragingarria egin daiteke hori ezagutu ere egin barik.
    Brunnerren ideiak, berriz, kontuan izatekoak dira, nahiz eta bideoan agertu ez.

    ResponderEliminar