Urte batzuk daramatzate eskoletan proiektu interdisziplinarioak erabiltzen hezkuntza baliabide gisa. Proiektu hauek, gai desberdinak jorratzen dituzte era sakonean, hala nola, ohiturak, ospakizunak, unibertsoa, animaliak …
Proiektu hauek lantzen diren bitartean, ikasleek informazioa bilatu eta ikertuko dute, geroago informazio hau jakintza bihurtuz. Lehenik eta behin jorratuko den gaia aukeratuko da, ikasleen ingurua kontuan hartuz, alegia. Behin gaia aukeratua izanda, proiektuaren lehengo faseari ekingo zaio, gaiaren inguruan ikasleek dituzten aurretiazko jakintzak aztertuko dira. Bigarren fase batean aldiz, zer ikasi eta ikertu nahi den izendatuko da, eta horren sailkapena egingo da. Hirugarren fasean, irakasleak arazo kognitiboren bat detektatzen saiatuko da, eta ikasleak hori konpontzeko informazioa biltzen du. Azkenik, laugarren fasean, ikasi diren gauzak izendatuko dira, proiektuaren ebaluazioa egiteko.
Proiektu gehienak konpetentzia bikoak dira, komunikazio eta informazioaren tratamendu konpetentziak lantzen baitira. Baina proiektu bat egokia izan dadin, beste zenbait gaitasun transbertsal landu behar ditu.Aipatutako azken hau da, hain zuzen ere, eskoletan eraman behar diren proiektu interdisziplinarioak, bost elementuetatik abiatuz:

- Ingurunearen garrantzia:Ingurunea gizartea eta hiritartasuna aztertzea, ikuspuntu globala eta zehatza kontuan izanik.
- Ebaluaketa: Proiektuaren ebaluaketa jarraitua eta era dinamikoan izan behar da, irakasleak eta haurrek aurrerapenak ikus ditzaten. Beharrezkoa da ikasten-ikasteko gaitasunari zentzua emateko.
- Demokrazia: Beste balore batzuk bezala, ezin da era kontzeptualean bakarrik ikasi. Ikasgelan haurren parte hartzea sustatuz lantzea beharrezkoa izango da.
- Parte-hartzea: Erabateko parte-hartzea ezinbestekoa izango da, hau da, familiek, eskola komunitateak eta ingurune hurbilak parte hartuko du. Gainera, garrantzitsua da esate bide desberdinak bilatu behar direla parte-hartzea kanpotik ikasgelaren barrualdera sustatu ahal izateko.
- Arazo egoeraren pedagogia: Irakasleen orientazio eta laguntzaren bidez hainbat arazo egoera landu beharko dituzte, konponbidea edo irtenbidea aurkituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario