IZENBURUA: Txiki, txiki, txikia abestia
ADINA: 2-3 urte
IRAUPENA: 30 minutuko hiru saio.
HELBURUAK :
1 .- NORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA PERTSONALA
1.1.- Aurpegiaren atalak seinalatzea.
1.2.- Esku eta ikusmen arteko koordinazioa hobetzea.
MATERIALAK :
2. Gorputz atalak ukiu eta adierazten ditu?.
3. Hezitzaileak seinalatzen duena imitatzeko gai da?
4. Abestia ikasi du?
5. Kantatzen du?
6. Dantzatzen du?
1.2.- Esku eta ikusmen arteko koordinazioa hobetzea.
1.3. Gorputz atalak ukitzea eta adieraztea.
1.4. Hezitzaileak seinalatzen duena imitatzea.
1.5. Abestiak ikastea.
1.4. Hezitzaileak seinalatzen duena imitatzea.
1.5. Abestiak ikastea.
2.- HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
2.1.- Kanta eta dantza egitea
2.2.- Kantetan eta dantzetan parte-hartzea.
2.1.- Kanta eta dantza egitea
2.2.- Kantetan eta dantzetan parte-hartzea.
EDUKIAK:
Kontzeptuzkoak:
1. Aurpegiaren atalak.
1. Aurpegiaren atalak.
Prozedurazkoak:
1. Esku eta ikusmen arteko koordinazioaren hobekuntza.
2. Gorputz atalak ukitu eta adierazi.
3. Hezitzaileak seinalatutakoaren imitazioa.
4. Abestiak ikasi.
5. Kanta eta dantza egin.
1. Esku eta ikusmen arteko koordinazioaren hobekuntza.
2. Gorputz atalak ukitu eta adierazi.
3. Hezitzaileak seinalatutakoaren imitazioa.
4. Abestiak ikasi.
5. Kanta eta dantza egin.
Jarrerazkoak:
1. Kantetan eta dantzetan parte-hartu.
GARAPENA:
1. Kantetan eta dantzetan parte-hartu.
GARAPENA:
Aldez aurretiko prestakuntza:
Hezitzaileak, jarduera hau egiteko hainbat prestakuntza egin beharko ditu, jarduerari hasiera eman aurretik. Lehenengo eta hirugarren saiorako, txiki, txiki, txikia abestia lortu eta umeei egokitutako dantza bat prestastu beharko du, haiek barneratzeko modukoa. Bigarren saioa egiteko aldiz, andereñok fitxa bat prestatu beharko du, abestiak aipatzen dituen gorputzeko atalak txuri- beltzean azalduz, gero haiek margotu ditzaten.
Jardueraren garapena:
- 1 saioa, 30 minutu
Umeak gelan daudela, abesti berri bat ikasiko dutela azalduko zaie, eta horrekin batera landuko diren gorputzeko atalak. Umeak korroa batean jarriko dira zutik, eta jarraian musika jarriko zaie, haurrek abestia entzun eta andereñok egiten dituen keinuak ikusiko dituzte. Abestia bukatzen denean hezitzaileak abestian agertzen diren gorputzeko atalak; begiak, belarriak, sudurra, ahoa, burua, eskuak eta oinak aipatu eta seinalatuko dizkie banan- banan . Gero umeei denek batera egiteko esango zaie. Ondoren, banaka galdetuko zaie, gorputzeko atalen bat. Adibidez: Ane, non duzu sudurra?
Horrela guztiei galdetu arte. Bukatzeko abestia berriro ipiniko zaie, dantzatu eta abeteko.
- 2 saioa 30 minutu
Ume guztiak mahaietan jesarrita daudenean, andereñok, txik-txikia abestian agertzen diren gorputz atalak margotuko dituztela azalduko die. Horretarako, abestia ipiniko zaie birgogoratu dezaten, abestia entzuten duten bitartean andereñok gorputz atalak aipatuko ditu berriro, begiak,belarriak... Jarraian abestia entzun eta gero, hezitzaileak prestatutako fitxa banatuko zaie.
- 3 saioa 30 minutu
Umeak psikogelan batuko ditugu, borobil batean. Aurreko saiotik, aste oso bat pasa denez, abestia birgogoratzeko berriro jarriko zaie, irakatsitako dantza egin dezaten. Gero, bikoteka jartzeko eskatuko zaie, orduan abestian aipatzen diren gorputz- atalak bere kideari seinalatu beharko dizkiote. Bukatzeko denak batera, hezitzailearekin abestuko dute abestia.
ALDAERAK:
Hirugarren saioa burutzeko, psikomotrizitate gelan egin beharrean, eguraldiak laguntzen badu noski, patiora atera daitezke. Horrela umeak eguneroko errutinetatik aterako dira, jarduera bat burutzerakoan.
ESPAZIOAREN ANTOLAMENDUA:
Saio guztiak ikasgelako txoko ezberdinetan burutuko dira, hirugarrena izan ezik, hau psiko gelan garatuko baita. Lehenengo saioa, ikasgelako espazio huts batean garatuko da, leku gehiegi ez balego aurretik egokituko litzateke, bertan umeak eta hezitzailea sartzeko. Bigarren saioa, hezkuntza gidatu gunean igaroko da, haur bakoitza bere tokian eserita, eta mahaietan izango dute ekintza egiteko materiala guztia.
- Musika aparatua
- Txiki txiki txikia abestia
- Gorputz atalen fitxa
- Margoak
EBALUAZIOA:
1. Aurpegiako atalak seinalatzeko gai da?2. Gorputz atalak ukiu eta adierazten ditu?.
3. Hezitzaileak seinalatzen duena imitatzeko gai da?
4. Abestia ikasi du?
5. Kantatzen du?
6. Dantzatzen du?
Lan makala ez duzu egin!
ResponderEliminarOso ondo bideratuta; orain nik hankak lurrera ekartzen lerro batzuk idatziko ditut:
Zuk planteatzen dituzun helburuak gaitasunen teoriatik pentsatu eta idatzi behar dituzu. Horrela askoz gutxiago geldituko zaizkizu.
Ebaluazioan lehenengoan diozu "...seinalatzeko gai da?" Gai izan daiteke, eta seinalatu ez. Nola ebaluatuko duzu hori?.
Zuk proposatzen duzunaren antzerako baten grabazioa dago YouTuben, polit-polita berori.