Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Euskal Herri osoan zehar haurrentzako ikuskizunak eskaintzen dituzten paiasoak dira, eta gaurkoan haiei buruz arituko naiz.
Ikaragarria da benetan, haurrekin haien ikuskizun bat ikustera joatea, baita bideo bat ikustea ere. Normalean haurrak liluratuta geratzen direlako eta emozio asko irtenarazten dizkietelako. Pedagogikoki ikuskizun nahiko zainduak egiten dituzte eta hainbat eremu lantzen dituzte, kulturaren ezagutza, hezkidetza, inguruarekiko ardura...
Aipatutako ikuskizunez gain, beste baliabide batzuk eskaintzen dizkigute ere, hala nola, ipuinak, kartak, aldizkaria, jokoak, musika CD-ak...eta gaur aztertuko dugun web orrialdea, alegia.
Orrialde honetan, paiaso dibertigarri hauen inguruko berriak topatu ditzakegu, baita agenda ere, bertan hurrengo egunetan non egongo diren ikusteko aukera ematen digu. Baina ezin dugu ahaztu haurrei eskainitako gunea dela, horregatik, haurrentzako bideoak eta jolasak topatu ditugu ere.
Hiru joko desberdin eskaintzen dituzte, lehenengoa, Bikote Mikote izenekoa, honek haurrek bikoteak elkartzea du xeden. Bigarrena, Kukurrukuku, honetan animalia bakoitza dagokion soinuarekin lortu beharko dute, eta azkenik, Margotu, bertan haurrek, pirritx, porrotx eta marimototsen irudiak margotu ahal izango dituzte.
Laburbilduz, baliabide asko eskaintzen dizkigute haurrekin lantzeko, bai guraso eta bai hezitzaileoi ere. Bitartean haurrentzako oso dibertigarriak diren ekintzak prestatuz.
Egia esan, web orri hau ekarri dutenen artean (zu lau edo bosgarrena zara) analisirik zentzuzkoena egin duzu. Eskerrik asko.
ResponderEliminarHik Hasik euren DVD bat argitaratu zuen, irakasleentzat interesgarria euskal joko tradizional eta ez hain tradizionalen berri hartzeko. Dena ez da ona, umeei ez nieke ipiniko nire umearekin izandako eskarmenduagatik eta musikaren tratamendurako duten irizpideengatik (afinazioa zer da?).