Dokumentu hau aukeratu dut unitate didaktikoari buruz hitz egiteko. Nire kasuan adibidez, ez nekien zer zen unitate didaktikoa baina, orain egin beharreko lana dela eta, horri buruz informazioa aurkitzea eta bertan argitaratzea erabaki dut nire kasuan dauden beste pertsona batzuk ere pixka bat jakin dezaten nondik nora doan unitate didaktikoa delako hori.
Unitate didaktikoak, irakaskuntza programazio unitateak dira denbora zehatz batean egitekoak. Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzen diren irakaskuntza programazioak dira eta denbora zehatz batean egingo dena planifikatzeko balio du. Gaiak anitzak izan daitezke, landu nahi denaren araberakoa.
Dokumentu honetan, urteko programazio didaktiko bat egiteko iradokizunak daude, hau da, zer sartu programazioan eta nola egin daitekeen. Gainera, adibide bat dago eta agian, horri erreperatuz, zure unitate didaktikoa errazago egin dezakezu. Beraz, argitaratutako dokumentu hau baliagarria izan daiteke unitate didaktiko bat egiten ez dakien norbaitek erreferantzi bat izan dezan.



