Gaitasuna errealitate pertsonalaren, sozialaren, naturalaren edo sinbolikoaren alderdiren baten gainean eraginkortasunez eta atseginez eragiteko ahalmena da. Gainera, gaitasun bat lortzea ez da batere erraza. Izan ere, gaitasun bat lortzeko jakintzak jasotzeko prozesua egon behar da non bakoitzaren abileziak eta trebetasunak garatu egiten diren eta, ondoren, eskuratutako jakintza hori erabiltzen jakin behar da.
Jarraian, ligatzeko gaitasunaren adibide bat ikusiko dugu bere adierazleekin, nahiz eta ligatzeko gaitasunak ugariak izan:
Ligatzeko gaitasuna: Sentimendua adierazpenen bidez, ligatzea gustuko duzun pertsona batekin harreman afektiboa lortzeko.
Adierazleak:
1. Hizkera
2. Entzuteko gaitasuna
3. Jarrera
4. Keinuak
5. Espazioa
6. Gertutasuna
7. Iniziatiba
8. Intonazioa
9. Interesa
Errubrika:
| | Ondo | Nahiko | Gaizki |
| Hizkera | Errespetuz eta gogotsu hitz egiten du eta hitz aproposak erabiltzen ditu | Gai bakar baten inguruan bakarrik hitz egiten du | Ia ez du hitz egiten, gaitik desbideratzen da, eta gainera, hitz zatarrak erabiltzen ditu |
| Entzuteko gaitasuna | Denbora osoan arretatsu agertzen da | Zenbait momentutan ildoa galtzen du | Ez du entzuten, bera bakarrik hitz egiten du |
| Jarrera | Alaia da | Serioa, hotza, asperdura itxura… erakusten du | Nahiko harroa da |
| Keinuak | Goxoak, leunak, atseginak… | Nahigabekoak | Bortitzak |
| Espazioa | Nahiko hurbiltzen da | Nolabaiteko distantzia mantentzen du | Oso urrun kokatzen da |
| Gertutasuna | Konfiantza transmititzen du eta begietara begiratzen du | Batzuetan begietara ez dio begiratzen | Ez du konfiantzarik transmititzen eta ez dio inoiz begietara begiratzen |
| Iniziatiba | Bera hasten da hitz egiten | Kostatzen zaio hitz egiten hastea, lotsa duelako | Ez da ausartzen bera hitz egiten hasten |
| Intonazioa | Tonu egokia eta atsegina erabiltzen du | Batzuetan ez du tonu egokia erabiltzen | Tonu desegokia erabiltzen du |
| Interesa | Galderak egiten dizkio | Ez ditu galdera aproposegiak egiten | Beste pertsonari ez dio galderarik egiten |
Gaitasunean bertan sartu duzue "ligatzea"; ez da komeini, horrek zera esan nahi duelako: ligatzen duen ala ez duen ligatzen neurtuko duzuela.
ResponderEliminarCIAn-edo sartzeko, baliagarria izan liteke.
Irakasleontzat gaitasunak pentsatzea hobetzeko bidea eman behar digu (irakaskuntza bideratzekoa); bestalde, hori badakizuela ere ematen du errubrikan ideia hori uler daitekeelako