Web hau oso interesgarria iruditu zaigu, Haur eta Lehen Hezkuntzako arloak lantzen direlako; adibidez, plastika, musika, hizkuntzak, matematikak... Gainera, era dinamiko batean ikasteko aukera eskaintzen du. Kontuan izan behar dugu, haurrek jarduera praktikoak nahiago dituztela kontzeptu teorikoak baino. Horrela izanda, hobeto eta azkarrago ikasiko dituzte edukiak.
Gaur egun dauden teknologia berriak direla eta, web gune oso interesgarriak aurki ditzakegu, gure etorkizuenean ikasleekin erabilgarriak diren jarduerak aurkitzeko. Honekin batera, haurrek beraiek ere landu ahal izango dituzte ariketa mota desberdinak eta haien autonomia sustatuko dugu. Bestalde, bertan dauden jarduera desberdinen bitartez haurrek haien gaitasunak eta mugak esperimentatuko dituzte.
Zalantza barik gorde beharreko web orria aurkitu duzue. Hala ere, azaltzeko orduan, nire ustez, gauzarik interesgarriena ahaztu duzue.
ResponderEliminarInterneteko 294 baliabide sailkatuta dituztela.
Web horrek ematen du irakasleentzako pentsatuta dagoela, nahiz eta gero, loturetako asko ikasleentzat egokiak izan (LHko ikasleentzat)
HHko ikuspegia ere zaindu, ahal duzuen neurrian.