miércoles, 29 de febrero de 2012

Egunero ikasiz etorkizuna eraiki

Irakasleen munduan sartu nahi dugunok, argazki honetan islatzen den mezua kontuan izan behar dugu. Ezin dugu ahaztu, gaur eguneko baliabideak etorkizunean aldatuko direla eta gure umeei irakatsi behar diegula egoera horretan sortzen diren eskaintzetara egokitzen. Horretarako, guk egunero aldaketa horiei aurre egin behar diegu ikasiz. Adibide garbia da, duela gutxira arte maisu-maistren formazioa ez zela nahikoa gaur egungo teknologiak haien metodologietan eta ikasgeletan txertatzeko. Hau dela eta, irakaslegoek galduta ikusten zuten haien burua haurren aurrean eta ikasi behar izan zuten pixkanaka-pixkana baliabide horiek erabiltzen. Beraz, etorkizunean lanbide hau praktikan jarriko dugunok kontuan izan behar dugu inoiz ez dela gure ezagutza mugatuko, egunero zerbait berria dena ikasiko dugu. Horregatik, argazki hau aproposa ikusi dut gure lan mundua oso ongi deskribatzen baitu.

martes, 28 de febrero de 2012

SORGINA PIRULINA ABESTIA



Bideoa ikusi eta gero, hura argitaratzea interesgarria iruditu zait, bertan haurrak koloreak identifikatzeko aukera dutelako baita irudien bitartez mugimenduak bermatzeko ere, hau da, bideoan agertzen den moduan,  haurrek dantza mugimenduak zehaztu egiten dituzte.
Bestetik, abestiaren letra nahiko laburra da eta beraz, haurrek abestia bereganatzeko erreztasun handiagoa daukate.
Bideoa, 3-4 urteko haurrentzat egokia dela iruditzen zait, urte horiekin abestiak erraztasun handiagorekin memorizatzeko gaitasuna baitute.
Azkenik, herrialde desberdinetako haurrak agertzen dira eta horrekin esan beharra dago, azken finean, nahiz eta herrialde desberdinetakoak izan guztiok gauza berdinak ikasteko aukera dugula.

viernes, 24 de febrero de 2012

Hezkuntza premia bereziak


Dokumentu hau interesgarria iruditu zait haurren berezitasunak antzematea oso garrantzitsua delako eta hezkuntzaren alorrean izan daitezkeen arazoak eskaintzen baititu. Gainera, gai honen inguruan irakasle asko nahiko galduta egoten dira eta kontuan izan beharrekoa ikusten dut. Irakasle batek jakin behar du ume batek arazo bat izanez gero, arazo hori identifikatzen (ulermen arazoak, mugimen arazoak…), umearen gurasoei horren berri emateko eta ahalik eta azkarren espezialista bati deitu ahal izateko, betiere haurraren onerako. 

Ikasle askori oso zaila iruditzen zaie ezarrita dagoen curriculumari aurre egitea eta laguntza espezifikoren bat behar izaten dute zailtasun horiek gainditzeko. Irakasleentzat behaketa izango da arazoez konturatzeko bidea. Hala ere, irakaslea haur batek era honetako arazoak dituela ohartzen denean egin behar duen lehen pausua informazioa bilatzea, irakurtzea eta kudeatzea da. Aipatu beharra dago ere, ume bat era honetako arazo bat izanez gero, askoz hobeto dela txikitatik antzematea, laguntza goiztiarra eskaini ahal izateko.

Bestalde, nahiz eta haurrak hezkuntza berezien laguntza behar izan, ez du esan nahi ezin dituela klaseko ekintzak egin eta irakasleak ez badu besteak bezala tratatzen, minduta senti daiteke. Denok dakigun moduan, pertsona oro desberdinak gara eta ondorioz, ikastetxeak prestatuta egon behar dira ikasleen ezaugarri desberdinei erantzuteko. Azken honek, aniztasuna dakar eta, era honetan, guztiok guztiongandik ikasi ahal izango dugu.

Gainera, lehen esan dudan moduan, irakasleek arazoak dituzten haurrei besteei eskaintzen dizkien aukera guztiak eskaini behar dizkie eta hauek motibatu edozein ekintza egiterako orduan. Hori bai, kontuan izan behar ditu haur horien zailtasunak zeintzuk diren eta zailtasun horiek praktiken bidez landu, arazo horiek hobetzeko asmoz, profesionalen eta haurraren gurasoen laguntzaz baliatuz. 

Hortaz, azaldu dudan guztiagatik, dokumentu hau oso baliagarria izango zaigu etorkizuneko irakasleoi; horrela, haurrek izan ditzaketen arazoak ikusi ahal izango ditugu eta haien sintomak zeintzuk diren jakin.

jueves, 23 de febrero de 2012

GAUR EGUNGO ESKOLA TEKNOLOGIKOAK

Pasaden astean herrialde azpigaratuetan dauden eskolen inguruan aritu  ginenez, oraingo honetan aproposa ikusi dugu eskola teknologikoen berri ematea, hots,  gaur egun herrialde garatuetan aurkitzen ditugunak.
Argazki  hauek Euskal Herriko eskola desberdinetakoak dira, eta hauek eranstea interesgarria iruditu zaigu bertan bizi baikara.  Gainera, baliabide hauek haurrentzat egokiak dira,  teknologia eta sare munduan gero eta murgilduago gaude eta.  Nork ez dauka gaur egun ordenagailu bat etxean?



Baliabide hauek hezkuntza alorrean laguntza eskainiko dutela uste dugu, nahiz eta zenbait aspektutan hauen erabilpena kontrolatzea beharrezkoa izango den. Mundu teknologiko honen bitartez haurrentzat mundu interaktibo berri bat sortzen da, non irakurketak, jarduerak… era dibertigarri eta dinamikoago batean aurrera eraman ahal izango dituzten.




martes, 14 de febrero de 2012

Didaktika Orokorra

Didaktika hezkuntza oso baliagarria da eta ikaste prozesuan jarraitu behar diren metodoak, printzipioak edo sistemak biltzen ditu. Bizitzan erantzunkizun handia suposatzen duen edozein ogibidek, prestakuntza handia behar du eta gure kasuan, etorkizunean irakasleak izan nahi garenok didaktikari buruzko jankintzak izatea ezinbesteakoa da. 

Didaktikak lantzen dituen prozesu horiek curriculumaren testuinguru jakin batean jorratuko dira, funtsezko xede batekin: ikaslearen formakuntza. 

Gainera irakasle batek, uneoro ikasleen aurrean nola jokatu behar duen jakin behar du, hauek irakasleak azaldu nahi duen hori uler dezaten eta era honetan, haien formazio integrala gero eta hobea izateko.

Guzti horregatik, dokumentu hau eskuragarri izatea interesgarria ikusten dugu.


Munduko eskola anitzak

                                        

Argazki hau aukeratu dugu oso interesgarria iruditzen zaigulako ikustea zein nolako egoeratan ikasi behar duten haur batzuek. Izan ere, txiroak diren haurrak ikasteko desioa ere dute eta beharbada, haientzat askoz garrantzitsuagoa da hezkuntza. Gainera, honako egoeran bizi direnak eta eskolara joateko aukera izaten ez dutenak, lan bortitzak egitera derrigortuak daude. Azken hauentzat eskolara joatea izugarrizko pribilegioa da.

Benetan adierazgarria da, zelan hirugarren munduko haurrek baliabide gutxirekin hezkuntza prozesu bat garatzeko gai diren. Mundu garatuan baino baliabide gutxiago izan arren, natura eta animaliekin adibidez, kontaktu handiagoa dute. Gure gizartean aldiz, gero eta murgilduagoak daude teknologia berrietan, hala nola, bideojokoetan, ordenagailuetan...


Ikusitako argazkiek, hausnarketa txiki bat egitera eraman gaituzte, hau da, mundu garatuan ditugun baliabide guztiak gehiago baloratu behar ditugula, nahiz eta  askotan hauek gutxietsi.
Espero dugu zuek ere, hausnarketa honetara iristea.

Azkenik esan beharra dago, askotan daukagun guztia baloratzen ez dakigula.

Ikasguay

Web hau oso interesgarria iruditu zaigu, Haur eta Lehen Hezkuntzako arloak lantzen direlako; adibidez, plastika, musika, hizkuntzak, matematikak... Gainera, era dinamiko batean ikasteko aukera eskaintzen du. Kontuan izan behar dugu, haurrek jarduera praktikoak nahiago dituztela kontzeptu teorikoak baino. Horrela izanda, hobeto eta azkarrago ikasiko dituzte edukiak.

Gaur egun dauden teknologia berriak direla eta, web gune oso interesgarriak aurki ditzakegu, gure etorkizuenean ikasleekin erabilgarriak diren jarduerak aurkitzeko. Honekin batera, haurrek beraiek ere landu ahal izango dituzte ariketa mota desberdinak eta haien autonomia sustatuko dugu. Bestalde, bertan dauden jarduera desberdinen bitartez haurrek haien gaitasunak eta mugak esperimentatuko dituzte.

El Circo de la Mariposa

Hona hemen aurkitutako bideo bat:



Bideo honen bitartez, haurrek eta orokorrean pertsona guztiek ikas dezakete besteak diren bezalakoak errespetatzen. Halaber, edozein arazoren aurrean ez gara koldartu behar, baizik eta hobetzen ahalegindu. Haurrek ikasi behar dute pertsona bakoitzak bere ezaugarriak dituela eta, kasu honetan, bideo honen protagonista ez dauka ez besorik ezta hankarik ere, baina izango balitu bezala jokatzen du. Era honetako arazoak dituzten pertsonek ez ditugu kritikatu behar gugandik desberdinak direlako horiei laguntza eskaini baizik.

Benetan miresgarria da bideo hau!

Ongi Etorriak !

Kaixo lagunok!



Blog honen bitartez hezkuntzaren zenbait arlo jorratuko ditugu, hala nola, Didaktika Orokorrarena. Beraz, eskuragarri izango dituzuen sarrerak, interesgarriak iruditu zaizkigun dokumentu, bideo, argazki, web orrialde... aurki ditzakezue.